Elorrioko Udalak ekimen polit batekin irekiko du 2023. urtea. Bada, hurrengo egunetan, 'Belaunaldi Artean' izeneko programa jarriko du martxan, udalerriko gazteak eta nagusiak elkartzeko helburua duena, haien artean ikasteko, gozatzeko, hunkitzeko, aurreiritziak gainditzeko eta barre egiteko helburuarekin.

Gabon sasoia amaitzear den honetan, belaunaldiarteko elkarguneetara joatea opari eder bat izan daitekeela dio Onditz Mendizabal Olabarria programaren koordinatzaileak; “parte hartzen dutenentzat, herriarentzat, bizitzarentzat”. Programa gertutik ezagutzen ez dutenentzako, 2023rako proiektu interesgarria izan daiteke.

Onditz Mendizabal Olabarria la coordinadora del programa recuerda que ahora que la temporada navideña está a punto de terminar, acudir a los puntos de encuentro intergeneracionales puede ser un precioso regalo; para todas las personas que participan, para el pueblo, para la vida. Y para quienes hasta ahora no han participado en el programa, puede ser un proyecto interesante para el 2023.

Esperientzia positiboa

Udalak eta partaideek oso modu positiboan baloratu dute orain arteko esperientzia. Halaber, Mendizabalek parte-hartzaile guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie: “Eskerrik asko, parte-hartzaileei, elkar topatzea eta garena, daukaguna eta amesten duguna, partekatzea posible egiten duzuelako”.

Saioak irekiak eta konpromisorik gabeak dira, bakoitzak nahi eta ahal duenean hurbildu daiteke elkarguneetara. Saioetan parte hartzeko edota informazio jasotzeko 658 72 12 92 telefonora deitu daiteke.