Síguenos en redes sociales:

Portugaletek agur esango dio bere 700. urteurrenari

Portugaleteko Udalak agur esango dio larunbat honetan 700. urteurrenari. Horretarako, Estibaliz Freije Kultura eta Jaien zinegotziak Udalak prestatu duen egitaraua aurkeztu egin du ostiral honetan goizean.

18:00 Kalejira musikala hasiko da erdialdean. Fiebre del Sábado Noche kale-banda San Roke plazatik irtengo da eta El Ojillo, oinezkoentzako gunea eta La Ranche plaza zeharkatuko ditu, 80ko hamarkadako disko-musika lagun, herriaren erdiguneko kaleak animatzeko. Boskote musikala kalez kale ibiliko da, hiru txotxongilo erraldoirekin batera.

19:00 Kalejira amaitutakoan, Orube plazan familiarteko ikuskizun bat hasiko da, “Ulterior, el viaje”, kalejira ikusgarri eta koloretsuarekin, Tiritirantes konpainiaren eskutik. Ikuskizuna Solar plazan hasi eta amaituko da.

20:30 Ordu honetan hasiko da argi eta soinu ikuskizuna ehun dronerekin. Droneak hegan ibiliko dira itsasadarraren gainetik, musikaz lagundutako irudiak eta formak marrazten dituzten bitartean. Droneak El Martillo deritzon aldetik, hots, su aritifizialak jarri ohi diren ginetik, aireratuko dira eta eremu horren gainetik ibiliko dira hegan. Ikuskizuna ikusteko lekuri aproposenak dira Kai Zaharra, segurtasun hesiak markatutako aldean, Orube plaza, txaluparen ontziralekua, Eliz Kantoia eta Kai Berria, gutxi gorabehera Zubi Esekiraino. Euria edo haize gogorra izanez gero, jarduera bertan behera utziko da eta beste egun egokiago batean egingo dugu.

21:30 Programazioari amaiera emango zaio Zubi Alden, "El musical de los 80 a los 90" ikuskizunarekin.