Errege Magoen kabalgata berreskuratuko du Barakaldok
Koronabirusaren pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ondoren, bueltan da Errege Magoen kabalgata. Beti bezala, urtarrilaren 5ean egingo da, osteguna, Errege Egunaren bezperan, arratsaldean.
Barakaldoko kabalgatak asko zaintzen du eszenaratzea, Errege Magoen legenda magikoa antzezteko helburuarekin. Joan den urteko bertaratze-zifrak gainditzea da helburua, baita Barakaldoko kabalgata hiriko erreferente eta erakargune gisa finkatzea ere. Aurtengo gaia originala izango da, desberdina joan den urtekoarekin alderatuta. Beti bezala, Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek karroza bana izango dute eta pajeekin, zuzi-euskleekin eta banderadunekin batera joango dira. Urtero egiten den moduan, ikusleei gozokiak banatuko dizkiete ibilbidean zehar.
Ohikoa den moduan, Errege Magoen eguna 10:00etan hasiko da. Ordu horretan bisita egingo diete Gurutzetako Ospitaleko umeei. Ospitaletik atera eta Karpa Magikora joango dira (12:30), non alkateak eta udalbatzako zenbait kidek harrera egingo baitieten. Karpan bertan erregeek Codisfiba elkarteak urtero prestatzen duen otzara emango diote Barakaldon Eguberrian jaiotako lehen umeari.
300 pertsona boluntario baino gehiago kabalgatan
Pertsona boluntarioak eta artistak barne, 300 kidek baino gehiagok hartuko dute parte gaur arratsaldean Ekialdeko Errege Magoek gure udalerriko erdiguneko kaleetan barrena egingo duten desfilean. Erregeekin batera, zuzi-eusleak, banderadunak, pajeak, musikariak eta sorpresa gehiago izango dira
Errege Magoei ongietorria emateko kabalgata San Bizente plazatik aterako da 18:30ean, eta Barakaldoko erdiguneko kaleetan barrena paseatuko dira, honako ibilbide honetatik: Eguzkiaguirre, Gernikako Arbola eta Foruak pasalekua zeharkatuko dituzte Herriko plazara bidean. Kontsumo baxuko led-argiztapen berria, Gabonetako apaingarrietan erabili ohi dena, Erregeen ohiko desfilearen protagonista izango da, magia eta dinamismo gehiago eskainiko duten bi kalejira argitsurekin batera. Lehenengoa, lau metroko altuera duten eta led-argiekin argiztatuta dauden lau pinguinoz osatutako kalejira ikusgarri bat. Bigarrena kalejira ikusgarri eta dibertigarria izango da; zebra itxurako lau puzgarri argiztatuz osatua, txikienek gozatu dezaten.
Barakaldoko haurren pertsonaiarik gogokoenek ere hartuko dute parte Barakaldoko kabalgatan: Dora, Bob Esponja, Mickey, Minnie, Elsa, Ana eta abar.
Desfilean beste berritasun bat ere egongo da: Diver jurassic, dinosauroei buruzko ikuskizun berri bat. Tamaina askotako dinosauroz, karrozaz eta Jurassic Park filmaren estiloko jeep auto batez osatutako desfile ikusgarri bat da, eta errealismoak adin guztietako publikoa liluratuta utziko du.
Ia 1.000 kilo gozoki egongo dira kabalgatara doazen haurrentzako, eta zeliakoek ere hartu ahal izango dituzte.
Erregeak agurtzeko sarrerak, urtarrilaren 3an 10:00etatik eskuragarri Meltxor, Gaspar eta Baltasar 20:00ak aldera iritsiko dira Herriko plazara. Publikoak harrera egin ostean, erregeak karpako eszenatokian kokatutako tronuetan eseriko dira haurrekin egoteko.
Meltxorri, Gasparri eta Baltasarri agurra egiteko sarrerak sarean eskuratu ahalko dira, urtarrilaren 3an, 10:00etatik aurrera, udalaren webgunean: Agurtu nahi duzunean erregea / Saluda a tu rey favorito. Sarrerak baimena ematen du pertsona heldu bat gehienez ere lau haurrekin sartzeko. 2.400 sarrera egongo dira eskuragarri haurrek beren erregerik gogokoenari agurra egiteko aukera izan dezaten.