Síguenos en redes sociales:

Zaborrak biltzeko eta garbitzeko zerbitzua bermatu du Barakaldoko Udalak

Barakaldoko Udalak hitza eman du ostegun honetan ospatutako urteko azken osoko bilkuran hiriko zaborrak biltzeko eta garbitzeko zerbitzua ematen jarraituko duela zerbitzu horren beste lizitazio bat martxan jarri arte.

ABEE hori zaborrak biltzeko eta garbitzeko kontratuaren adjudikaziodun izendatu zuen epaiaren berri izan zuenetik, Udala lanean aritu da epai hori betetzeko aurrerapausoak emateko. Epaileak xedatutakoa betetzeko azken izapidea da gaurkoa, eta hala onartu du ABEEak berak zaborrak biltzeko eta garbitzeko zerbitzuaz arduratzeari uko egitea azaltzeko aurkeztu duten idazkian. Horrela, gatazka judizial honi amaiera baketsua eman zaio, eta ABEEari dagokionez ez du ondorio ekonomikorik izango Udalarentzat, idatziz uko egin baitio edozein motatako erreklamazioak hasteari.

Prozesu horretan guztian zehar, Udalak udal-teknikarien gomendioak errespetatu ditu, eta inplikatutako arlo guztietako zerbitzu teknikoen eta juridikoen (Obrak eta Zerbitzuak, Kontu-hartzailetza eta Idazkaritza Nagusia) babesa ere izan du. Beraz, Auzoetako eta Hiriko Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia den Jon Andoni Uriak eskerrak eman dizkie udal-langile guztiei beren profesionaltasunagatik eta inplikazioagatik.

Egoera hori dela eta, Udalak zerbitzuaren beste lizitazio bat abiarazi behar du, hiriaren, Udalaren eta bide-garbiketako eta zabor-bilketako zerbitzu horretako langileen interesak defendatzen jarraitzeko. Hori gertatzen den bitartean, Udalak ziurtatu du zerbitzua ematea bermatuta dagoela, eta, horregatik, lasaitasun-mezu bat bidali die udalerriko bizilagunei, modu interesatuan argitaratzen ari diren mezu katastrofisten aurrean.