Síguenos en redes sociales:

Haurrentzako bonuen kanpaina berri bat abiaraziko du Abanto-Zierbenak

Gabonei begira, Abanto-Zierbenako Udalak herriko 1 eta 14 urte bitarteko haurrei bideratutako 'Gabonetako Oparitxoa' izeneko kanpaina jarri du martxan. Hala, bost euroan baloratutako bonu bana emango zaie umeei, udalerriko saltokietan kontsumitu dezaten.

“1100 bonu txiki aterako ditugu gure udalerrian erroldatutako eta 2008 eta 2021 urteen artean jaiotako haurrentzat. Kanpaina martxan jarriko da abenduaren 19an (astelehena), eta 2023ko urtarrilaren 6an bukatuko da. Bonua aitak, amak edo tutoreak jaso dezake abenduaren 19tik 23ra bitartean, edo, abenduaren 26tik 31ra bitartean, 09:00etatik 14:00etara, Tokiko Garapen Agentzian. “Bonuak jasotzeko adingabearen NANa edo familia-liburua ekarri beharko dute”, jakinarazi du Hezkuntza, Euskara eta Gaztedia arloko zinegotzi Iñaki Urrutiak.

Bonua erosketa egitean trukatuko da. Bonu bakoitza erosketa bakar bat egiteko erabili beharko da eta tiket/faktura bakarrean agertuko da.

Erosketaren zenbatekoa bonuaren balioa baino txikiagoa bada, ez dira atzerakoak eskudirutan itzuliko.

“Udalerriko txikienak protagonista bihurtu nahi ditugu, haiek ere Abanto Zierbenako egunerokotasunean lagun dezaten. Garai bereziak dira, eta egiten dituzten erosketak tokiko merkataritzan saria eta abantailak sortzen dituzte; hortaz, aukera paregabea da parte hartzeko eta elkarrekin ikasteko. Horregatik, opari txiki hau egin diegu; bereziak direlako, gure udalerriaren etorkizuna dira, eta gure kaleak alaitasunez eta bizitasunez betetzen dituzte” azaldu du Maite Etxebarriak, Abanto Zierbenako alkateak.

Bonuan ezin dira eskudiruagatik trukatu, eta ez da inolaz ere bonuaren zenbatekoa itzuliko. Erosketa itzultzen bada, establezimenduak erosketaren zenbateko osoa txartel batean eman beharko du. Salbuetsita geratzen da alkohola, tabakoa eta loteriak edo ausazko jokoak erostea edo kontsumitzea.

Bonuak 2022ko abenduaren 19tik 2023ko urtarrilaren 6ra bitartean erabil daitezke, biak barne. Epea bukatzen denean ezin izango dira ordaintzeko erabili.

“Udal-aurrekontutik 6.000 euro erabili ditugu kanpainarako. Alde batetik, tokiko merkataritza sustatu nahi dugu, eta, bestetik, gure txikiei oparitxo bat egin nahi diegu Gabonetan bonu txikiaren bidez. Abanto Zierbenan bizi diren 1 eta 14 urte bitarteko haur guztiei informazio-gutuna bidali diegu. Gure udalerrian, guztira, 1040 haur daude. Zorionak eta Urte Berri On”, esan du Urrutiak bukatzeko.