Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta azken bi urteetan Gabonetako programazioa bertan behera utzi behar izan ondoren, egitarau zabal-zabala prestatu egin du Abanto-Zierbenako Udalak aurtengo jaietarako.

Kultura zinegotziak, Edu Menak, Gabonetako programa aurkeztu du. "Abenduaren 16an hasiko gara, Haritzalde plaza zuri geratuko da Gabonei ongietorria emateko eta gure udalerria alaitzeko, eta ondoren gabon-kantak abestuko ditugu. Egun horretan ere Abantoko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak Mari Domingiren ongietorria antolatu du, txikientzako tailerrekin, zozketekin eta musikarekin; Eusko Gudariak Plazan egingo da.

Egun hauetan zehar, Gabon-gaua heldu arte, hainbat eta hainbat jarduera izango ditugu, esate baterako, koruek, abesbatzek eta musika eskolak antolatutako Gabonetako kontzertuak; igeriketa sinkronizatutako erakusketa; berdintasunaren aldeko txotxongiloak; dantza plaza; ipuinak; eta Olentzeroren abestiak. Abenduaren 18an (igandea) Magic Dream musikal izarra ere izango dugu, txikienei gozaraziko diena.

Abenduaren 24an, goizez, txikiek Olentzero bisitatzeko aukera izango dute hiru auzoetan (Gallartako Meatzariaren museoa, Las Carreraseko Montaño aretoa eta Sanfuentesko pilotalekua), eta arratsaldez udalerrian zehar kalejiran ibiliko da. Aurten, berritasun gisa, Olentzeroren laguntzaileek tren batean hurbilduko gaituzte Euskal Herriko Meatzaritzaren Museora.

Abenduaren 26tik 30era gazteen txanda izango da, eta Umeen Gabonetako Parkeaz disfrutatu ahalko dute. Gallartako Txikito pilotalekuan izango da, 12:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte.

Abenduaren 30ean gure udalerriko gazteenek urtea agurtuko dute Gaztefesta batekin, 12 eta 17 urte arteko gazteentzat. Abenduaren 31n, goizean, txikiek gure udalerriko plazak beteko dituzte, urtearen amaiera diskofesta alaiekin ospatzeko. Egun horretan bertan, pilotazaleek Gallarta Pelotazalek antolatutako Gabonetako larru-paletako txapelketaz gozatu ahalko dute.

Urte berriaren hasierarekin, txikiak protagonista bihurtuko dira berriro: urtarrilaren 2an Kantu Kolore haurrentzako ikuskizuna izango dute, eta urtarrilaren 5ean Errege Magoek Abanto Zierbenako kaleak ibiliko dituzte 4 karrozetan.

"Gure herritarrei zuzendutako Gabonetako programaziorik onenetakoa da. Txikienek zein helduek gozatzeko jarduerak dituzte, zeinahi gustu eta zaletasunerako. Gure herri eta kaleak alaitasun, poz eta elkartasunez bete nahi ditugu, eta protagonistak txikienak izan daitezen nahi dugu. Ez da zertan Abanto Zierbenatik atera behar Gabonetako kalitatezko programa apartaz disfrutatzeko. Programazioak adin guztietako pertsonak ditu ardatz, eta helburua da Abanto Zierbenako herritarrek egun berezi hauek goza ditzaten" nabarmendu du Maite Etxebarria alkateak.