Joan den maiatzean Gorostitzako kiroldegian hasitako lanak amaitzear daude. Hala, urtarrilaren 16an, astelehena, kiroldegiko barruko igerilekuak ireki egingo dituzte berriro, Barakaldoko Udaleko zuzendari Iñigo Asensiok ezagutzera eman duen bezala.

Antzinako gasolio galdararen ordez jasangarriagoa den gasezko bat jartzeko egin dira lanak. Horrela, % 72an murriztuko dira C02 isurketak, bai eta aurreztuko ere kirol-instalazioko energia kontsumoa % 65ean ere.

Kirol instalazio honetako beroa modu efizienteagoan erregulatzen duen galdara berri honekin batera, barne eta kanpoko igerilekuetarako iriste-erraztasuna hobetu da, igogailua eraberritu eta karrutua bi igerilekuetarako sarrerarekin lotzen zituen eskailerak kendu egin direlako. 

Ekainean hasi ziren lan horietan sartuta zeuden ere barne-igerilekuetako sabaiak aldatzea eta igerilekuko ontzia eraberritzea ere, ur maila lurrarenera igoz. Azkenik, lurzoru seguruago bat jarri da aurrekoaren ordez, irristadak saihesteko.

"Lan garrantzitsuak egin ditu, behar-beharrezkoak baitziren Gorostitzan kirol-jardueraren kalitatea hobetzeko. Milioi bat eurotik gorako inbertsioa egin behar izan da, eta oso eragin positiboa izango du Barakaldo Kirolakekko abonatuek gure kirol-istalazioetan izango bizituko duten esperientzian. Horrez gainera, aurrera egin dugu Barakaldo geroz eta udalerri berdeago eta jasangarriagoa izateko bidean", nabarmendu du Asensiok.

Berriro ekingo zaie urtarrilean igeriketa ikastaroei

Gorostizako instalazioak berritzeak aukera emango du Barakaldo Kirolaken programatzen diren haur-igeriketako ikastaroei eta igerileku estalien ohiko jarduerari berriro ekiteko. "Obrak egin bitartean, Lasesarren kokatu dugu jarduera, eta orain normaltasunera itzuliko gara. Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkiet Barakaldo Kirolak-en erabiltzaileei hobetzeko obrek sortzen dituzten eragozpenen aurrean izan duten pazientziagatik", adierazi du lehendakariak.

Gorostizan 225 plaza eskainiko dira igeriketa-maila desberdinetan Izen-emateak zabalik daude Gorostizako kiroldegian 8:30etik 21:00etara, tokiak bete arte.