Síguenos en redes sociales:

Ibilgailu elektrikoetarako hiru kargadore izango ditu Abanto Zierbenak

2023ko udaberritik aurrera, Abanto Zierbenak ibilgailu elektrikoak kargatzeko hiru puntu izango ditu udalerrian zehar. Kargagailu bakoitzak bi ibilgailuei eman ahal izango die zerbitzua aldi berean.

Erabiltzaileek kargan zehar behar duten informazioa hainbat hizkuntzatan egongo den display batean erakutsiko da. Display-ak erabiltzaileari kontsumitutako energia eta aldiuneko potentzia erakutsiko dio, eta kargaren iraunaldia edo antzeko beste parametroak ikusi ahalko da.

Jarduketaren helburua ibilgailu elektrikoen salmenta sustatzea da, klimaaldaketari aurre egiteko eta udalerrian berotegi-efektuko gasak murrizteko.

Zerbitzua emateko kontratua AtlanteIberia enpresak lortu du, hortaz, bera izango da ibilgailu elektronikoentzako ekipamenduak ustiatuko dituena. Abanto Zierbenako Udalak egiten duen ekarpena, kasu guztietan, behar den lurzoru publikoa ematea da, eta horren truken enpresak urtero 6.000 euroko kanona ordainduko dio, lurzorua erabiltzeagatik. Emakidaren indarraldia… urtekoa izango da, eta operatzaileak tarifak eta merkaturatze-formulak ezarriko ditu.

Lankidetza publiko-pribatuko ekimen hau mugikortasun elektrikoa eta energia-efizientzia sustatzeko estrategiaren barne kokatzen da. Era berean, Abanto Zierbenak aurreikusten du ibilgailu elektrikoentzat ibilgailuen zergaren % 50eko zerga hobaria, horien matrikulazioak areagotzeko, eta udalflota berritzea, Meatzaldeko udalerrian sei ibilgailu elektriko baino gehiago dituena.

Maite Etxebarria alkateak jakinarazi du “Gallartak karga azkarrerako gune bikoitza izango du, 40 kWh baino gehiagoko potentziarekin, eta Las Carreras eta Sanfuentesen 20 kWh baino gehiagoko potentziako karga erdi-azkarreko gunea egongo da. Datorren urtearen hasieran erabili ahalko dira.

Zehazki, kargalekuak Gallartako Eusko Gudariak plazaren ondoan dagoen aparkalekuan eta Pilar Abin plaza eta Haritzalde plazaren ondoko aparkalekuan egongo dira”.

Abanto Zierbenako Udaleko Ingurumen eta Jasangarritasun zinegotziak, Roberto Galíndezek, adierazi du udal-gobernuaren erabakiaren emaitza izan den karga sare honekin “mugikortasun jasangarria eta trantsizio energetikoaren” alde egiten dela, eta “Abanto Zierbena horrekin bat egin duela gure ingurunea zaintzen laguntzen diguten azpiegitura hauek instalatuz”.

Iaz, Abanto Zierbenak bere lehen kargagailu elektrikoa instalatu zuen udalibilgailuentzat, eta zerbitzu hori herritarren eskura jartzeko konpromisoa hartu zuen.