“Mundakako egungo eta etorkizuneko erronkak identifikatzea” helburu duen Mundaka Amestuz egitasmoa jarri dute abian berriki. Udalerriak dituen indargune eta ahulguneak azaleratzeko herritarren parte-hartze prozesua da berau. Edota Irati Gondra alkateak azaltzen duen moduan, “herritarren artean eztabaida eta argudioen kontrastea sustatzea du helburu, haien iri-tziak eta proposamenak jaso-tzeko eta herritarrak udalerriaren hobekuntza-prozesuan inplikatzeko”.
Nahikoak dira udalerrian garatzear direnak, “etorkizunerako erronka oso konplexuak” bezala identifikatuak, “hala nola Urdaibaiko biosfera, turismoa, etxebizitza, lana, zaintzak, etaabar”. “Identifikatu ondoren, erronka horiei erantzungo dieten helburuak definitzera pasatzea da gure asmoa”, Gondraren esanetan. Horretarako, Mundaka Amestuz ekimena jarri dute abian, azaroaaren 15en lehen saioa bete zelarik eta ostean parte-hartzeari bidea eman zitzaiolarik. Orain, bigarrenaren txanda da, biharkoan egingo dena, arratsalde partean. “Bi ordezkariren bitartez, udaleko hainbat txokotan egongo gara komunikazioa ahalik eta zuzenena izan dadin eta profil desberdina duten pertsonengana iristen saiatzeko, aniztasuna jasota gera dadin eta jende guztia ordezkatuta senti dadin”, nabarmendu dute. Eta on-line inkesta bat ere plazaratuko dute, labur.eus/hk1dD estekan.
Bost Erronka
Entzute lehen fasea amaitutakoan,Mundakako Udalak bost erronka “lehenetsiko ditu herritarrekin, planteatutako beharretatik abiatuta, eta, ondoren, bost erronka horiei erantzungo dieten misioak definituko ditu”. “Uste dugu Mundakako herriaren sentimendua ezagutzeko modu ona dela, horrela, prozesuak balioa izan dezan, beharrezkoa izango da eragile guztiak bertan bateratzea eta lankidetza modu berriak bila-tzea.