Síguenos en redes sociales:

Erakusleihoen lehiaketa abiaraziko du Abanto-Zierbenak

Urtero bezala, Abanto-Zierbenako Udalak martxan jarriko du erakusleihoen lehiaketaren edizio berri bat. Aurtengoa 23. edizioa izango da, eta udalerriko 18 establezimenduk hartuko dute parte.

Lehiaketaren xedea da Abanto Zierbenako merkataritza eta ostalaritza dinamizatzea, eta horretarako, saria emango zaie dekorazio onena daukaten eta jai giro hoberena transmititzen duten erakusleiho eta barnealdeei.​

Gainera, herritarrek gogokoen duten erakusleihoaren aldeko botoa eman ahalko dute sare sozialen bidez edo antolakuntzak horretarako ezarritako hautestontzietan. Bozkatzen duten guztien artean 30 euroko 6 opari‐txartel zozketatuko dira, udalerriko establezimenduetan erabiltzeko.

Parte‐hartzaileak dira:

  • Academia Marga
  • Administración de Loterías Mari Tere
  • Bar La Mina
  • Bendita Locura by Iratxe Moreno
  • Clinica dental - Hortz klinika Zelai Cabañas
  • El taller de Txaro
  • Farmacia Diego Suarez - Barcena Amann
  • Greta Salón de Peluquería
  • Hobema
  • Inombiliaria Bizkaia
  • La frute del barrio
  • Librería Huete
  • Lidia Irusta Estilistak
  • Merecería Irabel
  • Panadaería - Pastelería El Minero
  • Peluquería Alazne
  • Peluquería La Plaza - Susana Semedo
  • Rojo

Sari banaketa 2022ko abenduaren 29an egingo da, 20:30etan, Gallartako Ekoetxean.

Postal lehiaketa

Bestalde, Gabonetako Jaiak direla eta, Abanto Zierbenako Udalak Gabonak Bizi lehiaketaren 14. edizioa antolatu du Hezkuntza Arlotik.

Askartza Isusi, El Casal, Buenos Aires eta Etorkizuna Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako lehiaketa. Bertan, parte-hartzaileek Gabonekin lotutako marrazki bat egin dute.

Ikastetxe horietako Guraso Elkarteetako ordezkariek osatutako epaimahai batek aukeratu du marrazki irabazlea, Udalak Gabonetako zorionak emateko erabiliko dituen postaletarako irudi izango dena.

Aurten 104 ikaslek hartu dute parte lehiaketan. Guztiek opari bat izango dute parte hartzeagatik, eta irabazleak txartel bat izango du udalerriko saltoki batean hezkuntza materialarekin trukatzeko.

  • Aurtengo irabazlea: Ekiñe Olabarria Garcia, Etorkizuna Ikastolako 5. Maila
  • 2.postua: Naroa Asensio Aragon Etorkizuna Ikastolako 6. Maila
  • 3. postua: Izaro Ortiz Caño Buenos Airesko 6. maila