Historiako aurrekonturik handiena izango du Galdakaok
Galdakaoko Udalak inoizko aurrekonturik altuena izango du bere eskura 2023an, aurtengoa baino % 17,3 handiagoa. Guztira 46.461.177 euroko aurrekontua onetsi egin da, oposizioari onartutako 265.000 euroko balioa duten emendakinak onartu ondoren.
EH Bildu (6), Auzoak (3), Usansolo Herria (2) eta Podemosek (1) osatzen duten gobernu taldearen aldeko 12 botoekin, EAJren 5 ordezkariren abstentzioarekin eta kontrako 3 botorekin (PSE-EEko 2ak eta atxiki gabeko zinegotzia) onartu dira aurrekontuak.
Udalaren barne antolakuntzaren banaketari jarraituta, Lurraldea atalak eramango du kontuen zatirik handiena, % 42,89. Azpiegiturak, emantzipazioa sustatzea helburu duen 60 bizitokiak, ingurumena, irisgarritasuna eta arrapala mekanikoak zein asfaltatzeak barne hartzen ditu atalak, besteak beste.
Herritarren zerbitzuak atalean gizarte gaiak, kultura, herritarren sgurtasuna, euskara, kirola eta genero berdintasunarekin lotura duten egitasmoak sartzen dira. Aurrkontu orokorraren % 23,6 bideratuko da bertara.
Barne antolaketaren hirugarran atal nagusia Antolaketari dagokiona da. Udal langileen antolaketa, ordainketa, egonkortasuna eta digitalizazioari lotutako proiektuak jasotzen ditu, eta baita zeharkako beste gai batzuk ere: barnera zein herritarrei begirako komunikazioa, prozesu parte hartzaileak eta etorkinekiko arreta, besteak beste. Aurrekontu orokorraren %33,28 eramango du atal honek.
Maite Arandia Ogasun zinegotziak azaldu ditu proposatutako kontuen nondik norakoak, eta bost multzotan banatu ditu proposamenaren ezaugarri nagusiak:
- Irisgarritasuna eta mugikortasuna. Herriko auzoak lotuko dituen autobusa martxan jartzera, adibidez, 500.000 euro bideratuko dira, eta Zubiaurretauuenetik Juan Sebastian Elkano kaleraino joango den igogailua eraikitzera beste 400.000 euro.
- Izaera sozialeko etxebizitza proiektuak. Batetik, gazteen emantzipazioa sustatzeari eta behar handiena dutenen premiak asetzeari begira, 60 bizitoki eraikiko dira Ibarluzen. Proiektu horretara 4.437.160 euro bideratuko du Udalak. Horrez gain, Udalaren jabetzakoak diren etxebizitzak premia egoeretan erabiltzeko egokitzeko 40.000 euro erabiliko dira, eta etxebizitza hutsen alokairua sustatzeko proiektuak ere aurrera egingo du.
- Auzoetara baliabideak modu ekitatiboan banatzea. Inbertsio gehienak banaketa hori kontuan hartuta egingo dira, aurrekontu parte hartzaileetan zehaztu bezala: Bekeako harraska, Urtebietarako irisgarritasuna, Bengoetxeko lurrazpiko pasabidea kentzea, Tximelarreko bolardoak aldatzea, Usansoloko Emakumeen Parkean zuhaitzak eta bankuak, argiteria Zuhatzun, adineko pertsonentzat ariketa fisikoa, Txistulandan kale liburutegia, Aperribaiko eskolan hobekuntzak, Bengoetxe-Trokako memoria historikoari buruzko azterketa, seinalizazioa Jugoko bideetan, besteak beste. Aurrekontu parte hartzaileetan jasotakoetatik aparte, beste bi inbertsio egingo dira hezkuntza alorrean: Unkina eskolako estalkia eraikitzeko eta Aek-ren udal lokala berritzeko.
- Trantsizio energetikoa. Klima aldaketaren aurkako borrokan aurrera egitea apustu garrantzitsua da udal honentzat, eta, norabide horretan, hainbat proiektu gauzatuko dira datorren urtean. Adibidez, udal eraikinetan plaka fotovoltaikoak jarriko dira autokontsumora bideratuta. Zuhatzun eta Elexalden ekingo da lehenik, eta Torrezabal, Gandasegi eta Urretako kiroldegian ondoren.
- Gizarte zerbitzuetara eta Enplegura bideratuko den dirua % 4,61 handituko da. Gizarte larrialdietako laguntzetarako 950.000 euro bideratuko dira, esaterako, eta enpleku planerako 1.000.000. Aipatzekoa da, baita ere, genero arrakala gainditzeko helburuz 500.000 euro gehiago erabiliko direla udal instalazioak garbitzeko kontratura; erabat feminizatuta dagoen sektore horretan genero arrakala ezabatuko da horrela. Bestetik, Galdakaoko garapen ekonomikoa bultzatzeko, 300.000 euro bideratuko dira Merkatarien Elkartera, adibidez, eta beste 70.000 euro ekintzailetzarako diru laguntzetara.
Oposizioak jarri dituen emendakinen artean lau onartu dira, eta aurrekontuetan txertatu: Kirol-multikantxak Usansolo ta Aperribain (100.000 euro); eskola materialak sortutako gastuentzako familientzako dirulaguntzak (30.000 euro); hildakoen errautsak bota eta zeremoniak egin ahal izateko gune egokitua hilerrian (35.000 euro); eta txakurrentzako aisialdi eremuak hobetzea (100.000 euro). Gainontzeko emendakinetan jasotzen diren gai gehienetan lanean ari dela jakinarazi du Hirigintza zinegotziak, eta beraz, aurrerantzean elkarlanean aritzeko aukera izango dela. Gauzak horrela, EAJko bost zinegotziak abstenitu egin dira gobernuak proposatutako aurrekontuaren aurrean.
Temas
Más en Bizkaia
-
El Festival Internacional de Títeres de Bilbao levanta el telón de su 44ª edición
-
La pastelería bilbaina que ha convertido el 'roll' de canela en su nueva obsesión
-
Bilbao inicia las obras en la calle Autonomía
-
El Museo de Orduña une la creatividad de los artistas Eskerri y Efrén en la exposición ‘Experimenta2’