Aurreko edizioek herritarren artean izandako arrakasta kontuan izanda, Plentziako Udalak martxan jarri du Plentzi&Shop merkataritza-bonuen kanpaina berria. Edizioa hau Gabonei begira egongo da.

Aurreko urteetan bezala, ekimen honek 15.000 banatuko ditu erosketak egiten direnean kanpainari atxikitako lokaletan entregatuko direnak. Horien artean, 5 euroko 1.000 opari bonu egongo dira atxikitako establezimenduetan kontsumitzeko. Era berean, zozketa batean ere parte hartu ahal izango da, non 900 € arteko balioa duten sariak banatuko baitira. Merkatarien Elkarteak eta Plentziako Udalak diseinatu dute metodologia.

Plentzi&Shop Gabonetan 2022 kanpainari atxikitako 31 establezimendu

Edizio honetan, 31 establezimenduk parte hartzen dute, eta, dinamizazio-estrategiaren barruan, “kit” bat jaso dute, erakusleihoan alfonbra gorri bat jartzeko, kanpainako irudia duen kartel bat, ekimenean parte hartuko duen establezimendu gisa identifikatuko dituena, eta zenbakitutako “harraskatu eta irabazi” txartel pakete bat.

Saritutako kupoiak erabiltzeko epea abenduaren 3tik 31ra artekoa da. Saritu gabeko kupoiek 2023ko urtarrilaren 5ean egingo den zozketan sari bat irabaz dezakete. Horretarako, kupoiaren atzealdea bete eta Plentziako Turismo Bulegoan utzi behar dituzte.

Establezimenduei buruzko informazio guztia eta eta atxikitako establezimenduen zerrenda, non “harraskatu eta irabazi” txartelak trukatu ahal izango diren, eskuragarri dago https://consumelanbid.wordpress.com/ webgunean.

Alkatea konbentzituta dago “Plentziako herritarrek gure merkatarien eta ostalarien deiarierantzuten jakingo dutela. Kanpaina fideltasuna lortzeko eta tokiko kontsumoa sustatzeko tresna eraginkorra da; beraz, espero dugu ongi hartuko dutela bai enpresek bai Plentzian bizi diren pertsonek. Plentzian kontsumitzen edo erosten dena Plentzian sogeratzen da”.