Oso gutxi falta da Gabonetarako, eta dagoeneko herria girotzen hasi da Trapagarango Udala. Datorren asteko ostiralean, abenduak 16, arratsaldeko 18.00etan piztuko ditu joan den igandean instalatzen hasi zituen argiak.

Aurten, aurreko urteetan ez bezala Gabonetako argiak abenduko zubirako zeudelako jarrita; Gabonetako argiak astebete beranduago piztu dira, energia aurrezteagatik. Gainera, arrazoi horri jarraituz, Gabonetako LED argiak gaueko 22:00etan itzaliko dira. Argiztapenean orduak murrizteko keinu honek egungo egoeran energia aurrezteko beharra mentalizatu nahi du.

Javier Pérez de Palomar Trapagarango Udaleko jarduneko alkateak azaldu du “aurrezteko, eraginkortasun energetikorako eta mendekotasun energetikoa murrizteko neurriei buruzko 14/2022 Errege Lege Dekretua betez, aurten kontsumoa murrizteko konpromisoa hartu dugu, erakundeei eskatzen ari zaigun moduan”.

Bestalde, Juanjo Sagredo Trapagarango Udaleko Obra zinegotziak iragarri duenez, “Jaurlaritzaren jarraibideak kontuan hartuta, egokitzat jotzen dugu Gabonetako argiztapen hori astebete atzeratzea, erakundeen mailan eskatzen den energia aurreztearen gaia dela eta”.

Lizitazioaren prezioa 38.000 eurokoa izan da, BEZik gabe. Azaroan zehar, hainbat eskaintza jaso dira, horiek jasotzen amaitu den egunera arte, hau da, azaroaren 24ra arte. Lizitazioa RADIMERek irabazi du, 37.000 euroko zenbatekoarekin, BEZik gabe.

Ordutegia eta dekorazio-motiboak

Trapagaranen hasi da Gabonetako argiztapenaren instalazioa, abenduaren 16an arratsaldeko 18:00etan piztuko dena. Argiztapena 18:00etatik 22:00etara izango da abenduaren 16tik urtarrilaren 8ra; abenduaren 24an eta 31n izan ezik, 18:00etatik 03:00etara piztuko baita. Maiatzaren 1eko Etorbideko 70 zuhaitzetan eta Galindo auzoko 10 faroletan jarriko dira gabonetako LED argiak, baita Larreinetako eskola zaharren fatxadan ere. Txurruka eta Ugarte taldean jarriko dituzte "ZORIONAK" kartelak.