Astelehen honetan eguerdian, Zornotza Aretoak Kine Rally lehiaketaren seigarren edizioaren sari-banaketa hartu du. Bertan, Txurruskitos taldeak 500 euroko saria jaso du, 'Arima bikiak' izeneko lanagatik.

Bigarren saria, 250 eurokoa, Ramen Crew taldearen ‘Essentia’ izenburua daraman lanarentzat izan da. Edizio berri honetan 58 parte-hartzaile izan dira guztira, eta hauek 48 orduko epean istorio bat grabatu, editatu eta kontatzeko erronkari egin diote aurre. 

Luciano Martinezek, Kultura eta Kirol zinegotziak banatu ditu sariak, eta eskerrak eman dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei: “bi urteko etenaldiaren ondoren, Amorebieta-Etxano zazpigarren artean murgildu da berriz ere, Kine Rally film laburren lehiaketaren bidez. Zornotza Aretoak gaur film laburrari merezitako lekua eman diola nabarmendu nahi dut, ia beti film luzeek hartutako lekua. Lehiaketan parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuet zuen balioagatik eta dedikazioagatik, eta zorionak eman nahi dizkizuet istorio labur baina harrigarri hauek kontatzeagatik. Era berean, bi film labur irabazleei zorionak eman nahi dizkiet merezitako sariagatik”. 

Not in my town’ lehiaketako sari-banaketa

Era berean, Zornotza Aretoan egin da gaur ‘Not in my town’ bideo lehiaketaren sari-banaketa. Gazteei zuzendutako ekimen honek helburu du ikus-entzunezko baliabideak erabiliz, gazteak diskriminazio egoeren aurrean sentsibilizatzea. Sariei dagokienean, 11-14 urte bitarteko kategorian, epaimahaiaren saria ‘Izan zaitez zeure burua’ bideoarentzat izan da, eta publikoaren saria ‘Bakoitza den modukoa da’ bideoarentzat. Halaber, 14 urtetik gorako mailanA, ‘El velo’ lanarentzat izan da epaimahaiaren saria, eta ‘Zuk ere ezikusiarena egingo duzu?’ bideoarentzat publikoarena. Edizio berri honetan 91 gaztek hartu dute parte.