Tributuak eguneratu ditu Lekeitioko Udalak, %1,5eko igoerarekin
Bestetik, “ezaugarri zehatz batzuk betetzen dituzten” zergek ak %50eko hobaria izango dutela adierazi dute
“Herritarren bizi-kalitatea hobetzera bideratutako ekimenak eta inbertsioak egiten jarrai-tzeko eta dauden zerbitzuak sendotzeko ezinbestekoa da udal tasa eta zergak eguneratzea”, Lekeitioko Udaletik azaldu dutenez. Bada, udal tributu eta prezio publikoei %1,5eko igoera ezarriko zaiela azaldu dute, “eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga kuoten salbuespenarekin”.
Bestalde, “zerbitzu publikoak ematearen eta jarduerak egitearen atalean, hirigintzarekin lotutako hainbat tasa berri ezarriko” direla zehaztu dute. Eta era berean, hobari ezberdinak ezarriko dire,la nabarmendu dute, beti ere “ezaugarri bereziak betetzen dituztenentzako”. Zehazki, Ondasun Higiezinen Gaineko zergan %50eko hobaria izango dute familia ugariko titularrek eta kalteberatasun-egoeran dauden familiek. “Gainera, energia berriztagarrien instalazioak eta energia eraginkortasunean eragingo duten lanek %50eko hobaria izango dute eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan”.
Diotenez, udal tributu eta prezio publikoek herritarren bizi kalitatea hobetzen jarraitu ahalko da hurrengo urtean, denok egunero erabiltzen ditugun zerbitzu eta azpiegiturak hobetuz”.
Temas
Más en Bizkaia
-
La cooperativa Lorra y Laboral Kutxa entregaron en la gala que celebraron en el Carlton de Bilbao sus galardones a explotaciones y proyectos del sector primario de Bizkaia.
-
Bermeok atunarekin ospatuko ditu Gabonak
-
La formación musical crece en Gernika-Lumo a contracorriente
-
Durango renovará la zona infantil y deportiva del parque San Ignacio