Plentziako Udalak 43.300 euroko aurrekontua bideratuko du Alde Historikoko hiru kale egokitzeko. Aurreikusita dago lan horiek sei eta zortzi aste bitarteko iraupena izatea.
Herriko bizilagunen eskaerei erantzunez, Plentziako Udalak aste honetan eman die hasiera Alde Historikoko hiru kale egokitzeko lanei. Hobekuntza horiek “Auzoekin Bat” ekimenean kokatzen dira, Udalak aurtengo ekainean eta uztailean auzoei aktiboki entzuteko egin zuen prozesuan.
Hala, entzuteko eta iradokizunak eta ekarpenak jasotzeko lehen fase honen ondoren, Udala hobekuntzak egiten hasi da auzoetan, Alde Historikoan hasita, zehazkiago Goienkale, Artekale eta Barrenkale kaleetan. Honako lan hauek egingo dira: espaloiak eta bideak presiopeko urmakina bidez garbituko dira, zuloak konpondu eta hondatutako piezak elkartuko dira. Era berean, aipatutako hiru kaleetako espaloietan hareharrizko lauza berriak ipiniko dira, eta hondatuta daudenak.
Lanak atzo hasi ziren, Eleiz Enparantzatik Erribera Kaleraino perpendikularki doazen oinezkoentzako kaleak presiozko ur-makina bidez garbituz. Horrekin, trafikoari ahalik eta gutxien eragitea bilatzen da.
Elixabete Uribarri alkateak azpimarratu du “Auzoekin Bat” ekimena lehen fruituak ematen ari dela, plentzitarrek zehaztutako beharrak errealitate bihurtuz. “Plentzia guztion artean eraikitzen jarraitzen dugu. Herritar guztiak gai publikoetan inplikatzea da demokrazia zuzen eta aktiboaren adibiderik onena”, azpimarratu du Uribarrik. Alkateak gaineratu du lan hauei esker segurtasuna irabaziko dela, oinezkoentzako joan-etorria seguruagoa izango baita.