Portugaleteko Udalak inbertsio nabarmena egingo du udalerrian enplegugarritasuna sustatzeko. Enplegu plan berriari esker, 101 lanpostu sustatuko ditu, gehienezko kontratazioa 6 hilabetekoa izanda. Horretarako egindako inbertsioa 1.220.560 eurokoa izango da. Lehen enplegu-plan honen osagarri izango da datozen asteotan 11 lanpostu gehiagoren deialdia.

Berritasun gisa aipatu behar da aurten Lanbiden enplegu-eskatzaile gisara alta emanda daudenek, Portugaleten erroldatuek, zuzenean parte hartuko dutela prozesuan aldez aurretik izenik emateko beharrik izan gabe.

Lehentasuna emango zaio gazteak (35 urtetik beherakoak) eta aurreko edizioetan parte hartu ez dutenak kontratatzeari.

Txema Ezkerra Portugaleteko alkateorde eta Ekonomi Sustapen eta Enplegu zinegotziak 2022ko lehen enplegu-plana aurkeztu du. 101 herritar langaberen kontratazioa bultzatuko du xede horretarako dirua osotara 1.220.560 euro direlarik, zeinetatik Portugaleteko Udalak 750.898 euro ipiniko baitu. Gainerakoa Lanbideren ekarria da, dirulaguntzaren bidezkoa, hain justu. Izan ere, Portugaleten eginiko inbertsiorik handienetako bat da tokiko enplegua sostengatzeko asmoz enpleguprograma hau abian jarri zutenetik. Eusko Jaurlaritzaren kofinantziazioa ere badu, Lanbideren bitartez.

“Langabeziaren aurkako borroka Enplegu Sailak dituen lehentasunetako bat da. Plan hau baliatuta, laneratzeko zailtasun bereziak dituzten portugaletetarren enplegutasuna hobetzen lagundu nahi dugu. Bizi dugun testuinguru zail honetan lan bila dabiltzanei aukera berriak eskaini nahi dizkiegunez, Udalak enplegu-planari egiten dion ekarria indartu egin dugu 101 lanpostu bermatzeko xedez”. Halaber, Txemak nabarmendu egin du agintaldi honetan 400 portugaletetar izan direla lanpostu horien onuradun. Sailak enpleguarekin eta herritarrekin duen konpromisoa agertzen dute datuok.

Planak badakar berekin 15 udal sailetako 29 proiektu burutzea. Kontratazioak sei hilabetekoak izango dira eta jardunaldi erdikoak izango dira. Kontratatutakoek hainbat ataza egingo dute. Hori dela eta, hauexek beharko ditugu, besteak beste, 11 administrari, 14 margolari, 8 igeltsero, 4 argiketari, 8 animatzaile soziokultural eta zuzenbidean bi lizentziatu. Berebat, 10 informatzaile-zibiko, zurginak, partehartzerako teknikariak, oroimen historikoari lotutako jardueren dinamizatzaileak, gazteen mugikortasun nazioartekorako teknikariak, Euskaraen Marka Bateratuaren programarako kudeatzaileak, baliabide digitalerako kudeatzaileak, turismo-gidak eta abar izango ditugu.

Behin lanpostuetan egonda, haien lanpostuetako jarduerari begirako informazio-, trebakuntza- eta laguntza berariazkoa emango zaie. Orobat, etorkizunean laneratzeko orientabidea emango zaie.

Baldintza komunak, onuradunak eta izen-ematerako epeak

Aurtengo berritasunei dagokienez, planean sartzeko betekizunak, izen-ematea eta hautaketa-prozesua aipatu behar ditugu. Aurreko edizioetako plana kolektibo jakin batzuei zuzendua zegoen eta beharrezkoa zen izena-ematea denboraldi zehatz batean. Aurtengoan Lanbiden enplegu-eskatzaile gisara alta emanda daudenek, Portugaleten erroldatuek, zuzenean parte hartuko dute prozesuan aldez aurretik izenik emateko beharrik izan gabe.

2021eko deialdian parte hartu dutenek ez dute deialdi honetan parte hartzerik izango.

Hautaketa-prozesuan ere badago berritasunik. Lanbidek aurten ausazko parekatzeak egingo ditu izena emanda dutenen curriculumen eta lanpostuen betekizunen artean. Ondoren, lanpostu bakoitzeko hautagai-zerrenda bat bidaliko du. Portugaleteko Udalaren teknikariek osatutako talde batek azken hautaketa bat egingo du puntuaketa-sistema bati jarraiki. Sisteman gazteek eta aurreko edizioetan parte hartu ez dutenek ere izango dute lehentasuna.

Aurreikusita dago kontratazioak azaroaren bigarren hamabostaldian edo abendueraren egitea. Kontratua sinatzeko orduan, enplegu barik daudela egiaztatuko da, horixe baita izenperako betekizun formaletako bat.