Abanto Zierbenako Udalak 67.000 eurotik gorako aurrekontua bideratuko du Gallartako Blasco Ibañez plaza eraberritzeko. Lanak aste honetan hasi egin dira, eta aurreikusita dago bi hilabeteko iraupena izatea.

“Topaketa-gune bat da. Banku-sukurtsal bat, bestelako negozioak eta ikasleentzako eskolaz kanpoko klaseak daude. Euriak eta denborak plaza hori hondatu dute, eta ibiltarientzat eta plazako etxebizitzetanbizi diren herritarrentzat zorua egoera txarrean dago. Horregatik, irailean oso-osorik eraberritzen hasiko da. Argiteria hobetuko da eta lauza nahiz altzari berriak ipiniko dira. Hala, 64.000 euro baino gehiago inbertituko dira”, azaldu du Maite Etxebarria Abanto Zierbenako alkateak.

Proiektuari esker, Gallartako Blasco Ibáñez plaza berrurbanizatuko da, nagusiki, plaza suspertzeko eta hobeto erabili eta gozatzeko. Zoruan zuloak konponduko dira, drainaketarik ez duten beheko aldeetan urik ez pilatzeko.Esku hartzen denean, lehendik dauden azpiegitura-sareak ez dira aldatuko edo berriak sartuko; hustubideen saretak birkokatzeari adierazitakoan izan ezik, sestrak eta zeharkako profilak aldatuko baitira.

Plazaren urbanizazioa hobetu behar da, eta obra horiekin egingo da. Gaur egun gaizki kontserbatuta dago; argiak urriak dira, lauzak puskatuta daude, perimetroko hormak erorita daude, ixteko balaustrada hondatuta dago, zoruko aldapak gaizki eginak daude eta putzuak sortzen dira, etab.

Proiektu honen barruan sartuko dira hormigoizko zolataraino egungo lauzak zulatzea, obrako bi lore-askak oso-osorik eraistea, argiak jartzea eta plazan bi luminaria berri instalatzea. Halaber, plaza guztian lauza eta altzari berriak ipiniko dira, eskudel eta lore-aska berriez gain.

“302 metro karratuko espazio publikoan esku hartuko dugu, eta eraberritzearen helburua da guneko bizilagunen eta gestioak egitera hurbiltzen diren Abanto Zierbenako herritarren ongizatea hobetzea”, adierazi du Iratxe Etxeandiak.