Julian Borda busturiarra omenduko dute Busturialdeko Txistularien Egunean
Bordaren ibilbidea laburbiltzen duen erakusketa ireki berri dute Altamirako Liburutegian
Busturialdeko Txistularien Egunaren hirugarren edizioa ospatuko da datorren urriaren 9an Busturian. Eta ospakizun honen baitan Julian Borda (1871-1953) txistulari busturiarra omenduko dute. Itsua izanik, “txistulari, organista eta Busturiako Musika Bandaren zuzendari gisa musikan bete-betean aritu zen” Borda. Bestetik, Altamirako Liburutegian zabalik dagoen erakusketan bere partiturak, musika piezak braille sistemara pasatzeko makina eta txistua ikus daitezke, beste xehetasun batzuen artean.
Busturialdeko III. Txistularien Eguna, eskualdeko txistulariak batuko ditu. Hirugarren edizio hau 2020an egitekoa zan, baina bertan behera geratu zan pandemiaren ondorioz, eta ilusioz eta gogoz eutsi zaio berriro jardunaldiaren antolaketari. Egunean zehar auzoak bisitatuko dituzte eta Altamirako mezaren ostean kontzertua eskainiko dute txistulariek, baita bazkaria ere.
Temas
Más en Bizkaia
-
El ambiente festivo de la calle corona a Zetak en su segundo concierto en San Mamés
-
Bilbao pone a prueba su red de refugios climáticos ante una ola de calor histórica
-
Irri y Barri recorren Etxebarri para mostrar los servicios y recursos locales
-
Alertan de un bulo sobre la cancelación de la OPE de Osakidetza por el calor