Síguenos en redes sociales:

Martxan dira Lilaguneko tailer berriak

Aurrekoetan izandako arrakasta kontuan izanda, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak Lilaguneko tailerrak eskainiko ditu berriro. Dagoeneko zabalik dago tailerretan izena emateko epea.

Tailerrak doakoak izango dira, baina aldez aurretik izena eman behar da. Plazak mugatuak dira, eta izen-ematearen arabera esleituko dira, Uribe Kostako Mankomunitateko udalerrietan erroldatutako emakumeei lehentasuna emanez. Tailer horietara joan nahi duten eta semealabak zaintzeko inor ez duten pertsonentzat, haurtzaindegi-zerbitzu bat izango da, tailerretako saioekin batera. Inskripzioa egiteko unean eskatu behar da, adingabeen kopurua eta adinak adierazita.

Jarduerak mota guztietako ikasleentzat daude zabalik. Guztira 8 ikastaro eskainiko dira, urriaren 3an hasi eta maiatzaren erdira arte iraungo dutenak.

  • Antzerki tailerra
  • Zoru pelbikoa indartzea
  • Ekarri zure nezeserra. Kontsumitzen duzuna aztertuko dugu. Kosmetika kontzientea
  • Mindfulness eta ahalduntzea
  • Batukada feminista
  • Ahalduntzeko artea
  • Haurdunaldi subrogatua edo alokairuko sabelak? Alde onak eta txarrak
  • “Emakume zaharren manifestua”, Mari Luz Esteban.

Izena emateko epea urriaren 6ra arte egongo da zabalik (epe hori laburragoa izango da “zoru pelbikoa indartzeko” tailerraren kasuan, irailaren 28ra arte). Email bat bidali behar da lilagune@uribekosta.eus  helbidera, 946 76 26 74 telefonora ere deitu daiteke edo whatsapp bat bidali 616 470 653 zenbakira. (Tailer bakoitzari buruzko xehetasun gehiago Mankomunitatearen webgunean argitaratutako ikastaroen katalogoan).

Lilagunek dituen heleburuei erreparatuz, emakumeen ahalduntze-prozesuak sustatu nahi ditu, maila indibidualean zein kolektiboan. Alde batetik, banakako ikaskuntza eta kontzientziazioprozesuak erraztea da helburua, eta, bestetik, emakumeen sareak ehuntzea, gizartean parte har dezaten bultzatzeko.