Aurrekoan ahaleginean aurkeztutako eskaintza bakarrak ezarritako eskakizunak betetzen ez zituenez, Sestaoko Udalak Galindoko futbol zelaiaren erreforma lizitaziora atera egin du berriro astelehen honetan, irailak 5. Aurreko ahalegina aurtengo udaberrian izan zen.
Kontratuak lehenengo saiakeran aurrera ez egiteko arrazoiak aztertu ondoren, zerbitzu teknikoek uste dute eraikuntza-materialen prezioen gorakadak enpresen parte-hartzea mugatu duela; zeren kirol-instalazio horretan garatuko den jarduera hain garrantzitsua izanik, lehiaketan eskaintza gehiago jasotzea espero baitzen.
Proiektu horren kontrataziorako aurrekontu ekonomikoa – ia 2,7 milioi euro – agian ez zen erakargarria izan enpresentzat; horregatik, Udalak, merkatuaren egungo egoera kontuan hartuta, berriz ere kalkulatu ditu zenbatekoak, eta orain lanak lizitaziora atera dira 3,5 milioi euroko gehieneko prezioan.
Aurrekoan bezala, lizitazioan proiektuaren idazketa eta obrak sartzen dira, baina oraingo honetan obra-zuzendaritza kontratutik atera da, Arkitektoen Elkargoaren gomendioz.
Jarduketa honen bidez Galindoko futbol-zelaiek dituzten gabeziak konponduko dira. Lehenik eta behin, Ballontiko Ardatza eraiki eta finkatzearen ondorioz sortu ziren egonkortasun-arazoak konponduko dira. Bigarrenik, soropil artifiziala jarriko da bi joko-eremuetan. Hirugarrenik eta azkenik, aldagelak eta argiztapen berria jarriko dira instalazioan.
Enpresek irailaren 28ra arteko epea izango dute Galindoko Zelaiak erreformatzeko eskaintzak aurkezteko.