Bermeo

– Artika landa-gunean argiteria berritzearen aldeko apostua egingo du Bermeoko Udalak. Izan ere, eta garai berrietara egokitzeko proposamenarekin, 22 eguzki-argi puntu ezarriko dituzte auzunean. Xedea da “argiztapen egokiko instalazio batez hornitzea, bai luminotekniko ikuspegi batetik, bai ekonomiaren aldetik, Bermeo udalerriko Artika landaeremuan. Horrela, ikuspen handiagoa emango zaie bideei, gurutzaguneei eta Artika inguruko etxebizitzei”, deitu duten lehiaketa publikoaren pleguetan diotenez.

Argitararu dutenaren arabera, argiteria hobetzeko 96.000 eurotik gorako inbertsioa egingo dute, BEZa barne. Poriektu guztiak “energia aurreztea ekarriko du, eguzki-energia fotovoltaikoa aprobetxatuz”. Gainera, “kontratu misto bat da, argi puntuen hornidura eta horien instalazio zerbitzua batzen duena, baina kontratuaren zati nagusiena hornidurari dagokio”.

“Edozein kasutan, kontratuak horidura eta dagokion instalazio osoa jasotzen du, argipuntuak funtzionamenduan geratu behar izango direlarik”. Nabarmendu dutenez, Bermeoko Udalak “urtero jasotzen ditu eskaerak hirigunetik kanpo dauden bideak eta guneak argiztatzeko. Kasu honetan, esan beharra dago Artikako ingurura herriko oinezko asko bideratzen direla eta horren ondorioz, segurtasuna hobetu beharra dagoela”. Eta egokitzat hartu dute Artikako gunearen argiztapena berriztea, “jasangarritasunaren ikuspegitik· egitea, baita “klima aldaketari eta trantsizio energetikoari dagokienez”.