Trapagarango Udalak gaueko autobus zerbitzu berezia abiarazi egingo du abuztuaren 31tik irailaren 4ra bitartean ospatuko diren San Ramon Nonato jaietarako. Ekimen honekin jendearen presentzia areagotu nahi du Udalak, koronabirusaren pandemiaren osteko murrizketarik gabeko lehenengo jaiak izango direnetan.
Horrela, jaiegunetako gauetan, herriak doako eta gaueko zerbitzua izango du, herriko auzo gehienetan goizaldeko 00:00etatik 5:00etara ibiliko diren bi autobusez osatua. Gainera, polizia-segurtasuneko zerbitzu indartua, gaueko botikin zerbitzua eta anbulantzia iraunkorra izango dira, eta segurtasun-zerbitzua izango duten bainugela publikoen instalazioak.
“Gure auzoak erdigunera hurbilduz jai hauetaz gozatzea erraztu nahi diegu gure bizilagunei. Hori dela eta, gure jaiak ospatzen ditugun egunetan doako autobus zerbitzua eskaintzen dugu, errepidean arriskuak saihesteko bereziki”, adierazi du Xabier Cuellar Trapagarango alkateak. Bestalde, Iratxe Etxezarraga, Herritarren Segurtasunerako zinegotziak honako hau gehitu du: "Gure bizilagunengandik hurbil egoteko unea da, eta gure gazteei Trapagarango jaiez hainbeste denbora igaro ondoren eta etxera modu seguruan itzul daitezen laguntzekoa".
Gaueko autobus zerbitzua
Gautxori goiko aldea
08/31 - 09/01 - 09/02 - 09/03 gauetan emandako zerbitzua
La Arboleda + La Reineta + Funicular + Franciscanas + Txurruka fin p. Bus avda 1 de mayo
Zerbitzuaren hasiera: 00:00
Zerbitzuaren amaiera 05:00
Azken zerbitzua 04:30 h inguru.
La arboledako irteerak: 00:00-01:00-02:00-03:00-04:00
BBVA-ren alboko bus geltokiko irteerak: 00:30-01:30-02:30-03:30-04:30
09-04an, zerbitzu gehigarria 06:00etan, trapagarandik la arboledara
Gautxori herriko erdigunea
08/31 - 09/01 - 09/02 -09/03 gauetan emandako zerbitzua
San Gabriel (colegio) + Galindo p. Bus + Elguero p. Bus + Ugarte p. Bus + Zaballa p. Bus + parada de BBVA
Zerbitzuaren hasiera: 00:00
Zerbitzuaren amaiera 05:00
Azken zerbitzua 04:30 h inguru.
San Gabrieleko irteerak: 00:00-01: 00-02:00-03:00-04:00-05:00
Taxietako alboko bus geltokiko irteerak:
00:30-01:30-02:30-03:30-04:30-05:30
Prebentzioa eta sentsibilizazioa
Era berean, Berdintasun eta Gizarte Ekintza sailak jaietan gertatzen diren eraso sexistak prebenitzeko eta sentsibilizatzeko programa bat egingo du. Horretarako, enpresa espezializatu baten zerbitzuak kontratatu dira, Beldur Barik Gunea izeneko gune bat sortzeko. Eraso sexistei buruzko jarduerak eta informazioa eskaintzen duen gunea da.
Txosnen gunetik gertu bat jarriko da egun hauetan:
- Osteguna eta ostirala 21:00etatik 00:00etara
- Larunbata 20:00-23:00
Gune horretan era guztietako materialak banatuko dira, hala nola eskumuturrekoak, txapak, pegatinak, herritarrak erasoen aurrean sentsibilizatzeko triptikoak, eta haurrentzako jarduerak ere egingo dira. Ana Isabel Valdezate Berdintasun eta Gizarte Ekintza Saileko zinegotziak azpimarratu du Udalak jardun egin behar duela gauzak gertatu aurretik. Ildo horretan lan egiten dugu gure eremuan. Errespetuan oinarritutakoeta sexuerasorik eta jazarpenik gabeko jaiak nahi ditugu. Zinegotziak gaineratu du nabarmendu behar dela txosnetan beti egongo direla ikusgai Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren zenbakiak.