Markina-Xemeingo udalerria Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako Euskadi Lagunkoia proiektuari atxiki zaio, Lea Artibaiko hainbat Udalek azken urteetan egin duten moduan. Besteak beste, Lekeitio, Ispaster edota Ondarroak –orotara 27 udalerrik egin dute bat Bizkaian, 70 direlarik guztira Euskal Autonomi Erkidegoan– egindakoaren antzera. Ez da gauetik egunera izango den prozesua, baina konrpomisoa hartu dute ondorengo helburuekin: “komunitateko parte-hartze prozesuak sustatzea herritarren bizi kalitatea hobetze aldera, udalerriaren eskumen alorretan aldaketak egin daitezen ahalbidetzea; adineko pertsonek herri eta hirietan ongizatea sortzeko duten potentziala aprobetxatzea eta Euskadiko ekimen lagunkoien sare bat sortzea”.

Luis Egurrola Markina-Xemeingo alkatea eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako Sailburuordea atxikimendu-dokumentua sinatu zute uztailaren amaieran, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitza nagusian. Bertan, Osasunaren Mundu Erakundeak (plangintza, ezarpena, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza) helburuak garatzeko ezarritako lan-metodologia eta lau faseko zikloa aurreikusteen dira. Eta guztiak bete egin beharko dituzte Markina-Xemeinen.

Zahartze prozesua gero eta nabariagoa da Lea Artibai eskualdean. Hala, Euskal Autonomi Erkidegoko eskualdeen artean bigarrena da, bere populazioaren %23ak 65 urte baino gehiago dituelarik. Eta zortzi udalerri biltzen dituen Lea Artibaiko Amankomunazgoak bere azken txostenean azpimarratu zuenez, “gure eskualdean zahartze tasa oso altua da, beraz alde batetik zahar-tzaroak dituen bi aurpegiak ditugu gure artean, batetik, zahartze oso aktibo eta autonomoa duten pertsona nagusiak, bestetik oso pertsona menpekoak zaintzaileak behar dituztenak, bai familiakoak bai erakundeko prestazio/zerbitzuak eta azkenik, pertsona nagusiak bakarrik daudenak, eta desiratutakoa ez den bakardadea adinekoengan”.

Iazko memorian zioenez, “ezinbestean esku hartu behar dugu” egoera hone aurrean, “zeren desiratutakoa ez den bakardadea adinekoengan, geroz eta argiago daukagu ondorengo hauek sortzen dituela: osasunari kalte egiten dio”.

Bada, “tristura eta babesgabetasun sentimenduak sortzen ditu. Narriadura-Hondatze fisiko eta emozionala bizkortzen ditu”. Eta OME erakundeak berak “desiratutako ez den bakardadea jotzen du pertsona nagusiengan osasun galeraren zergati printzipal bezalaxe eta pertsonen autonomiaren mantenimenduan esaten dute eragiten duela oso negatiboki”.

Beste udalerri batzuetan egin dena antzera, Markina-Xemeinen garatuko den plangintzak bizilagunak izango ditu oinarri. Edadeko populazioaren beharrizanak ondo aztertuko dituzte, horrela arantzun aproposenak jasoz eta ahald en heinean konponduz. Euskadi Lagunkoia sateak jasotzen duenaren arabera, estrategiak “lau fase dituen” etengabeko hobekuntzako zikloa ezartzendu: diagnostikoa, plangintza, esku-hartzea eta ebaluazioa. “Metodologia hau zortzi esku-hartze eremutan oinarrituta aplikatzen” dela zehaztu dute: garraioa da ikertuko den lehenengo aspektua, “herri eta hirietan nahiz horietatik kanpo erraz mugitu ahal izatea”. Etxebizitzari ere erreparatuko zaio, baita “parte-hartzea eta gizarte sareari” ere, “auzokoen arteko laguntza sustatzeari”.

Nagusienganako errespetua eta barne hartzea lantzea ere gako izango dute, parte-hartzea sustatuz. Komunikazioa eta informazioa landuko da, “ondo pasatzeko, laguntzeko, ikasteko, gozatzeko, etabar eskaintzen dituzten aukera guztiak ezagutzeko”. Azkenik, gizarte zerbitzuek ere eginkizun nabarmena izango dute, udalerrian “zer baliabide diten eta nola eskatu al diren” jakiteko. Azkenik, hirigintzari ere errepasoa egingo zaie, Markina-Xemeingo “leku publikoen erabilera sustatzeko (parkeak, lorategiak, kiroldegiak, plazak, etabar), hobetzen lagunduz”.