“Mundaka eta inguruko emakume surflarien harremana sendotu eta herriko emakume surflarien lana ikustarazteko” topaketa antolatu du igande honetan, datorren uztailaren 31n, Mundakako Surf Taldeak (MST). Egun bereziak itsasorako irtenaldia, bazkaria eta sari ezberdinen zozketa izango ditu.

“Azkeneko urteetan emakume surflarien kopuruak gora egin du Mundakan eta herriko surf taldetik beharrezkotzat jo da hori ikusaraztea”, nabarmendu dute Mundakako Surf Taldeko arduradunek. Eta helburu horrekin jarduera ezberdinez osatutako egitaraua antolatu da iganderako. “Egunaren lehen jarduera itsasoan egingo da. Itsasbehearekin batera adin ezberdinetan banatutako txandetan surf saioan parte hartuko dute eta horretarako aurretik izena eman beharko dute”.

Arratsalde partean ere izango da zer egin udalerrian. Izan ere, jaialdia ez da itsasora irtenaldiarekin amaituko. Elkarteak “bazkaria antolatu du portuan eta surf skate saioa eta sari ezberdinen zozketa egingo da herriko frontoian”, MSTk adierazi duenez. Jardunaldia antolatzeko, udalerriko hainbat eragileren eta Udalaren lagutza izan du ekarteak.