Síguenos en redes sociales:

Zahartze tasa altua da Lea Artibaik duen etorkizunerako erronka nagusienetakoa

“Desiratutakoa ez den bakardadearen” arriskuez ohartarazi dute

Zahartze tasa altua da Lea Artibaik duen etorkizunerako erronka nagusienetakoaI. F.

“Gure eskualdean zahartze tasa oso altua da”. Hala adierazi dute gizarte zerbitzuen arloan konpetentzia duen Lea Artibaiko Amankomunazgotik. Eta iazkoak errepasatzko bere balorazioan gizarteko tendentzia honek dituen arriskuez ohartarazi nahi izan dute. “Alde batetik zahartzaroak dituen bi aurpegiak ditugu gure artean: batetik, zahartze oso aktibo eta autonomoa duten pertsona nagusiak” dira eskualden. “Bestetik oso pertsona menpekoak zaintzaileak behar dituztenak” ere badira, “bai familiakoak bai erakundeko prestazio/zerbitzuak eta azkenik, pertsona nagusiak bakarrik daudenak, eta desiratutakoa ez den bakardadea adinekoengan” eragiten duen egoeraz jardun nahi dira etorkizunean. Estatuko Estadistika Insitututak egindako ikerketa baten azaldu zenez, 2017an eskuldean ziren 26.028 biztanleetatik 6.000k baino gehiago zituen 65 urte baino gehiago, Bizkaian eta Euskal Autonomi Erkidegoan baino gehiago.

“Honen guztiaren aurrean ezinbestean esku hartu behar dugu ze desiratutakoa ez den bakardadea adinekoengan, geroz eta argiago daukagu ondorengo hauek sortzen dituela: Osasunari kalte egiten dio. Tristura eta babesgabetasun sentimenduak sortzen ditu”, azaldu dute egoerak sortarazten dituen eraginei buruz. “Narriadura eta hondatze fisiko eta emozionala bizkortzen ditu. Amaitzeko esan behar, Mundu Mailako Osasun erakundeak ere desiratutako ez den bakardadea jotzen dutela pertsona nagusiengan osasun galeraren zergati printzipal bezalaxe eta pertsonen autonomiaren mantenimenduan esaten dute eragiten duela oso negatiboki”, Amankomunazgoko arduradunek diotenez.

Aspalditik badira herriak –Lekeitio edo Ispasterren kasuan, adibidez– zahartze aktiborako poilitikak ezarri dituztela euren udal estrategien erdigunean. Herri lagunkoiagoiagoak izaten saiatzen dira eta horretarako, lehendabizikoz diagnostikoak egin eta ostean markatutako helburuak betetze aldera pausoak ematen dituzte. Gainera adin tarte zehatz horretako bizilagun edota elkarteekin egiten dute lanak, euren beharrizanak ongi definitu eta zuzenean arazoei aurre egiteko. Lekeitio Lagunkoia delako estrategiak, adibidez, bere lehen urratsak eman zituen 2018. urtean. Ispasterreri dagokionez, beranduagoa sinatu zuen egitasmora batzeko konporomisoa. Gaur egun Euskal Autonomi Erkidegoko hiru herrialdeetako 47 udalerri dira Euskadi Lagunkoia sareari atxikita.

Beste hainbat zeregin

Baina eskualdeko udalerriak batzen dituen erakundeak –Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Mendexa eta Ziortza-Bolibarrek osatzen dute Lea Artibaiko Amankomunazgoa– beste hainbat zereginetan murgilduta dago, batez ere gizarte zerbitzuen arloari dagokionez. Bere beste zeregin nagusia zaztar batze zerbitzua ematea da. Gizarte larrialdietako dirulaguntzak ematea da bere jarduera nagusieneteako bat. Azaldutakoaren arabera, “2021etik gaur eguneraino kopuru aldetik momentuz berdin-tsuak dira. 2021ean 516 eskaerei eman zitzaien laguntza; 2022ko lehen dei hilabeteetan 353 eskaerei eman zaie laguntza”. Batez ere “etxeko gastuetarako dirulaguntzak izan dira”. Beste zenbait datu esanguratsu ere plazaratu dituzte. “Batik bat Gizarte Zerbitzuek ezinbestean emon beharra daukagun hitzarmenak burutu beharra daukagu, hala nola, autonomia/menpekotasun arloan Adinekoen Eguneko Arreta zerbitzurako (inguruko Eguneko zentroekin hitzartuta gaur egun) zein Ostatu zerbitzurako (inguruko egoitzekin berba eginda gaur egun) eta Inklusio/Bazterkeria arloan Eguneko Arreta zerbitzurako (kasu honetan Ostatu zerbitzurako Lea Artibai ikastetxeaz hitzarmena sinatuta dugu eta ondo baino hobeto prestatzen da zerbitzua oro har)”.

Bestetik, gizarte heziketa arloan emandako pausoez ere jardun dira Amankomunazgotik. “Batetik, familia eta adin txikikoen esku hartzeez gain, inklusio/bazterkeria prozesuetan ere pixkana pixkana esku hartzen ari gara lanean eta bestetik, gazteekin kale hezitzaileak eskoletan egiten den lanaz gain, kalean bertan euren presentzia gazteekin hartzen ari dira”.

Laburbilduz, “gizarte zerbitzuetan eguneroko lana egiten jarraitu behar da, besteak beste, prestazio ekonomikoen kudeaketan, etxez etxeko laguntzan, eta hainbat esparrutan herritarrei ematen zaien arreta ematen”. Eta datozen urteetarako berritasun eta erronka nagusiak ere jakinarazi dituzte. “Inklusio/bazterkeria prozesuetan esku hartzea handitzen joango da eta kale hezitzaileek gazteekin ikaszentruetan ezezik, kalean ere” egingo dute lan Lea Artibaiko Amankomunazgoko langileek. “Beste alde batetik, menpekotasun arloan Adinekoen Eguneko Arreta zerbitzurako hitzarmenak berrikusi behar ditugu eta bukatzeko, zahartze tasa handitzen doa eskualdean eta horrekin batera adineko pertsonentzat zerbitzuak egokitzen eta areagotzen joan beharko gara, arreta berezia jarri beharko diegularik desiratu gabeko bakardadea pairatzen dutenei”.