Rockeinek bere parte hartze marka gainditu du zazpigarren urtez jarraian, 188 proiektuk izena eman ostean. Finala azaroaren 19an izango da Basauriko Social Antzokian. 38 proiektu Tokiko talderik onenari sarira hautagai izango dira; 42, Euskarazko talderik onenari; eta 15ek, Eskarabilera saria jasotzeko aukera izango dute. Antolakuntzatik nabarmendu dute jasotako proposamenak berritzeko gaitasuna, parte hartzaileen %25a berriak baitira.

Uztailak 12an itxi zen Rockein-en 10. edizioan izena emateko epea. Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago. 188 artistak eman dute izena, zazpigarren urtez jarraian parte hartze marka gaindituz. 188 proposamenak epai mahaiaren eskuetan daude azaroaren 19an Basauriko Social Antzokiko finalean nortzuk joko duten erabakitzeko. Finala azaroaren 19an izango da Basauriko Social Antzokian eta sarrera doakoa izango da, finalisten kontzertuak ikusteko aukera emanez.