Irailaren 11n, igandea, ospatu egingo da Trapagaran-Zugaztieta Igoera Kronoigoeraren hirugarren edizioa. Aurrekoetan bezala, Trapagarango Udalaren Kirol eta Turismo arloak antolatu egin du ekimen hau, Labegane Atletismo klubarekin elkarlanean.
Kiroletako alorretik, Meatzaldea eskualdean erreferente gisa kokatzen gaituzten kirol-proposamen erakargarriak ikusarazi nahi ditugu. Udal instalazioak ditugu, kalitatezko lehiaketen anfitrioi izateko aukera ematen digutenak, eta, proba honetarako, natura-ondare ezin hobea dugu, Carlos Marquina Trapagarango Udaleko Kirol eta Turismo zinegotziak dioenez.
Horrela, Trapagaran-Zugaztieta Igoera zirkuitua Trapagarango Plaza Lauan hasiko da, baso-pisten arteko ibilbide batekin, Zugaztietako atsedenlekura iritsiz, putzuen gunera. Lasterketa Larreinetako herrigunean amaituko da. Horrela, probak 8.700m inguruko ibilbidea izango du. Probaren hasiera goizeko 10etan izango da. Ordu horretan aterako dira, elkarrekin, parte-hartzaile guztiak.
Aurreko edizioetan bezala, proba solidarioa izango da, eta izen-ematearen bidez bildutako guztia, dortsal solidarioekin eta biltzeko beste bide batzuekin batera, Paka Nuga GKErentzat izango da, Burkina Fasoko emakumeei eta haurrei laguntzak emateko.
Jose Ángel Díazen esanetan, Labegane Atletismo taldekoa, “inguru honetako naturarekin kontaktuan dagoen paisaia paregabean parte hartzera eta ibilaldiaz gozatzera animatzen zaituztegu III Trail Trapagaran-Zugaztieta Igoera honetan”.
Trapagaran-Zugaztieta Igoera martxa solidarioa
Proba hasi baino ordubete lehenago, 9:00etan, Trapagaran-Zugaztieta Igoera Martxa Solidarioa hasiko da. Ibilaldi honetarako dortsalen prezioa, dortsal solidarioak, 6 €-koa izango da. Bildutako dirua, Trapagaran-Zugaztieta Igoera Traileko inskripzioak bezala, Paka Nuga GKErentzat izango da, Burkina Fasoko emakumeei eta haurrei laguntzak emateko.