“Egungo ingurune lehiakor, aldakor eta disrupzio handikoan” murgiduta, egungo egorea horren “oso jakitun”, Gernika-Lumoko Udaleko Lanbide Ekimenak zentrotik Ibarra industriguneko enpresen analisia egingo duela aurreratu dute. “Enpresen eraldaketa bultzatzea” dute erronka, “epe luzera iraun dezaten. Inguruan dauden “enpresa-erradiografia bat gara-tzen ari da” erakundea, 100 enpresei eragiten diona. “Egoeraren argazki eguneratua lortzeko” proposamena zabaldu dute, hauen “beharrak, arazoak eta gabeziak” identifikatzeko.

Udaletik jakinarazi dutenez, proiektua hiru fasetan garatuko da, urtea amaitu baino arinago egin nahi dutena: “lehenengoa, enpresa-sarea aztertzea” izango da, uztailera arte; “bigarrena, talde-ekintzarako plana” egitea, irailetik urrira artekoa; eta, “azkenik, asoziazionismoa eta lankidetzadinamikak sustatzeko fasea” izango da, azarotik abendura artekoa”. Aapimarratutakoaren arabera, “helburu nagusietako bat industrialdeko enpresak bilduko dituen elkarte bat sortzen laguntzea da, ondoren kudeaketa-plan bat egin ahal izateko eta Bizkaiko Aldundiaren laguntza jaso ahal izateko, industrialdeen modernizazioa eta egokitzapena bultzatze aldera”.

Jon Lejarraga Lanbide Ekimenak zentroko presidentearen ustez, “enpresa-jardueren hazkundea izan behar da helburu nagusietako bat”, eta, testuinguru horretan, “enpresa-elkarteak gure enpresasarearen beharren bozgorailu dira, eta horrexegatik berrikuntzarako eta hazkunderako kanal dira”, bere esanetan. Enpresen arteko lankidetza-eredu horrek eskaintzen dituen “abantailak” nabarmenak dira, eta Lejarragaren hitzetan “gure produkzio-sarearen tamainak erne egotera behartzen gaitu, eta, beraz, gure enpresak gehiago haztea eta lehiakorragoak izatea lortzea da biderik egokiena aurrerapen garrantzitsuak lortzeko, gure enpresa-sarearen ingurunea sendotzeko eta egungo merkatuan zeregin garrantzitsua ziurtatzeko.

Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza du, eskualde-lehiakortasuna bultza-tzeko programaren bidez.

Ikerketa

Hiru

fasetan. Ibarra industriguneko enpresen analisia hiru fasetan garatuko da: lehenengoa, enpresa-sarea aztertzeko, uztailera arte; bigarrena, talde-ekintzarako plana, irailetik urrira artekoa; eta, azkenik, asoziazionismoa eta lankidetzadinamikak sustatzeko fasea, azarotik abendura artekoa.

Ehun

enpresa. Lanbide Ekimenak zentroa Ibarrako industrialdeko enpresa-erradiografia bat garatzen ari da, “ehun enpresa baino gehiago dituena, haren egoeraren argazki eguneratua lortzeko eta haren beharrak, arazoak eta gabeziak identifikatzeko”.

Enpresen

elkartea sortu. Helburu nagusia industrialdeko enpresak bilduko dituen elkarte bat sortzen laguntzea da, ondoren kudeaketa-plan bat egin ahal izateko eta laguntzak jaso ahal izateko.