Koronabirusaren pandemiak eragindako osasun egoera atzean utzita, Lekeitio eta Mundaka prest dira betiko moduan bere San Pedrio jaiei ekiteko. Asteburu honetan bertan egitarauari hasiera emango diote, Lekeitioren kasuan Salazoi egunarekin eta Mundakaren kasuan gaurko Herri Bazkaria eta Basaranetik egingo den koadrilen bajada koloretsuarekin.

Lekeitiok bere dituen ohiturak beteko ditu beste behin San Pedro jaietan. Eta usadio hauen artean ezinbestekoak dira zenbait hitzordu, ekainaren 29an ospatuko direnak. Eguna hasi bezain pronto, dei eittekuak ibiliko dira kalez kale. Ostean, eta herriko txistularien dianaren ostean -09:30etan-, alkate eta zinegotzien eta kofradiako arduradunen prozesioa izango fa, Lekitto musika bandak lagunduta. Mezaren ostean, "antzinako ohitura zaharrari jarraituz, San Pedroren irudiarekin Kilin Kalakoa egingo da portuko santuaren irudi aurrean". Orduantxe helduko da Kaxarranka dantzaren ordua. Eta Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeak, Eguzki dantza edo Lekeitioko andren aurreskua dantzatuko du. "Emakumeek belaunaldiz belaunaldi dantzatzen duten soka dantza hau, Euskal Herrian mantentzen den bakarretarikoa da". Jardunaldia danborrada batekin -20:00etan- etaVulkano show taldearen ikuskizuna eta suzko zezenarekin amaituko da. Ekainaren 30an -San Pedro txiki- ere zer egin izango da: besteak beste, buruhandiak eta erraldoiak ibiliko dira udalerriko kaleetatik, Itxaropena txistulari elkarteak animatuta -11.30etatik hasita- eta 13:00etan kalejira izango da, "Kaiganetik hasita Eskolaperaino, Lekitto musika bandaren eskutik". Azkenik, 18:00etan XL. Irrintzi txapelketa ospatuko da Talan, egunari Gauargi taldearen erromeriarekin amaitzeko.

Ohiko ospakizunak Mundakan

Mundakako jaiei dagokienez, ohikoak izan diren ospakizunak mantentzearen aldeko apostua egingo dute. Asteburu honetatik hasita -Txilipitxeruek elkarteak herri bazkaria eta bajada antolatuko du- eta uztailaren 3ra arte, egitarau zabala egongo da mundakar eta bisitarien gozagarri. Bada, ekainaren 28ko goizaldean -03:00etan- jaiei hasiera emango diete, alboradarekin. Eta arrataldeamn zehar, portu inguruan izango den txosnagunearen egitarauari emango zioa hasiera. San Pedro egunean -ekainak 29- prozesioari ekingo zaio eguerdian eta arratsaldean frontoian pelota partidak, plazan mariatxiak eta portuan traka izango dira.

Ekainaren 30ean play back lehiaketaren txanda izango da -baita Nagusien eguna ospatzeko ere-, uztailaren 1eako arratsaldean itsas jaia egongo da portuan etaAkerbeltz taldearen emanaldia 21:30tan. Hurfengo egunean, eta bigarren asteburua hasita delarik jada, Sukalki Egunean batuko dira herriko koadrilak. Jardunaldia beste hainbat kontu izango ditu, tartean izango direlarik giro ezinhobea -Dunbots fanfarria arituko da kalez kale-, esku pelota partidak lehiatuo dira frontoian arratsalde partean eta gaua Luhartz taldearentzako izango da.

Uztailaren 3an amaituko dira Mundakako San Pedro jaiak. Eta nahiz eta azken jardunaldia izan, egun horretarako ere hainbat gozagarri programatu dituzte. Eguna Jose Mari Egileor txistu taldearekin hasiko dute, eguerdi partean umeentzako haur parkea jarriz frontoian, arratsaldean ee bertan mantenduko dena 16:00etatik eta 18:00etarako ordutegian. 13:00etan Barakaldoko udal musika bandaren kontzertua izango da plazan eta 18:00etan haurrentzako bits jaia izango da portuan. Azkenik, eta San Pedro festei behar bezalako amaiera emateko lehendabizi Gurutze Beitia eta Gorka Aginagalde aktoreen ikuskizuna izan go da herriko plazan -23:00etatik hasita- eta ostean azken trakari ekingo diote.

lekeitioko OhiturAK

Kilin Kala. "Antzinako ohitura zaharrari jarraituz", Lekeitioko San Pedroren irudiarekin Kilin Kalakoa egingo da portuko Santuaren irudi aurrean. Eguerdi partean izango da berau.

Kaxarranka. "Antzinako dantza ikusgarri hau bakarra da Euskal Herrian", zehaztutakoaren arabera. Kaxarranka, San Pedropean dantzatu ostean, Kofradia aurrean ere dantzatuko da.

Eguzki dantza. Emakumeek parte hartze nabarmena izaten dute San Pedro egunean. Eguzki dantza edota andren aurreskua dantzatuko dute, "Euskal Herrian mantentzen den soka dantza bakarretarikoa"