Ostegun honetan, arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara bitartean, Barakaldoko Clara Campoamor Gizarte Etxeak Klima Aldaketaren Diagnostiko Globalari buruzko foroa jasoko du. Ekimen hau Barakaldoko Udaleko Garapen Jasangarria eta Ingurune Naturala sailak antolatu egin du.

"Barakaldar guztiak foro horretara joatera animatu nahi nituzke, klima-aldaketak hiriari nola eragiten dion ikustera, eta arazo larri hori konpontzeko zer konponbide hartuko lituzketen proposa dezaten. Honez gero, inork ez du zalantzan jartzen klima aldatzen ari dela. Izan berri dugun bero-bolada goiztiarrari erreparatzea besterik ez da. Inor B planeta bat edo B Barakaldo bat agertu zain badago, jai dauka. Gure seme-alabei mundu eta udalerri hobea eskaini nahi badiegu, egoera itzulikatzeko gauza izan behar dugu

Topaketan, Arloak eskatutako diagnostikoaren aurrerapena aurkeztuko da. Bertan, berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak aztertuko dira, klima-aldaketaren ondorio nagusiak deskribatuko dira Barakaldon, eta horiek arintzeko neurriak proposatuko dira.

Zehazki, aurrerapenean jasotzen da industria-sektoreak eta garraio-sektoreak egiten dituztela BEG gehien Barakaldon; Udalak zuzenean kudeatzen dituen azpiegiturei dagokienez, berriz, argiteria publikoa eta udal-eraikinak dira isurketa gehien egiten dituztenak.

Uholde posibleen ondorioak arintzeko, ibaiertzen eta marea-eremuen okupazioa minimizatzeko ekintzak planteatu dira, eta, aldi berean, eremu horiek bernaturalizatzea sustatzea, landaredi autoktonoa landatuz.

Bestalde, argiteria publikoaren isurketak minimizatzeko, horiek led luminariez berritzea eskatzen da, eta gai horri heldu zaio dagoeneko. Eta lehorteei eta bero-boladei aurre egiteko, berdeguneak indartzea eta zabaltzea proposatzen da, besteak beste.

BIZIKLETAK ETA SENTIBERATZEA

"Garraioari lotutako emisioak murrizteko planteatzen diren neurrien artean dago garraio publikoa indartzea eta hobetzea, bai eta ibilgailu jasangarriagoen erabilera sustatzea ere, hala nola bizikleta. azken aldian sustatzen ari gara hori arlo honetan", azaldu du Alba Delgadok.

Garapen jasangarria eta Ingurune naturala arloko zinegotziak, gainera, gogorarazi du Arloa herritarrak klima-aldaketaren arriskuen inguruan sentikortzen ari dela, ikastaroak antolatuz eta Ramón Rubial Lorategi Botanikoko Natur Gela indartuz, hainbat gai jorratuz, hala nola garraio publikoaren erabilera zuzena edo birziklapena eta hondakinen kudeaketa egokia eta horien minimizazioa.

Clara Campoamor zentrora joaten diren barakaldarrek ostegunean egiten dituzten proposamenek, udal-proposamenekin batera, Barakaldon Klima Aldaketaren Diagnostiko Globalaren azken dokumentua osatzeko balioko dute. Dokumentu horren azken helburua dagokion Ekintza Plana egiteko oinarria izatea da.