Kortezubitar gazteei udako Udalekuak luzatzeko aukera emateko asmoz, eta beren eta familien eskariari erantzunez, uda honetan lehen aldiz Argazkilaritza Kanpamentu bat antolatu u Kortezubiko Udalak, “9 eta 14 urte bitarteko gazte erroldatuentzat” eskuragarri dena. Zehazki, udalekua uztailaren 18tik 22ra izango da eta izena emoteko epea ekainaren 24ra arte egongo da zabalik.

“Caos Photography enpresak emongo du” ikastaroa. “Bost egunetan banatu dabe ikastaroa argazki-teknika desbardinak lantzeko eta gazteak argazkigintzara ohitzeko” baliagarria izango dela aurreratu dute udaletik. Bestetik, Kortezubiko Udalaren argazkilaritza udalekua 9:30etatik 13:30etara ordutegian egingo dute, “eta topagune Ludotekaren eraikineko Gazte-sala izango da”. Eta “udalekuen eskaintza luzatzeko modu dibertigarri eta praktikoa da, udalekuak uztailaren 15ean amaitzen diralako”, esan du Karmel Enbeita alkateak.