- Orain dela bi urte ospa-tzea zen nahia. Baina ez zen posible izan, koronabirusaren pandemiak eragindako eragozpenak medio. 2020 eta 2021 urteetako etenaldiaren ostean, eta osasun egoeraren normaltasunera bueltatuta, ekainaren 4an dute jarrita hitzordua. Egun horretantxe hartuko du Lekeitiok Bizkaiko Nagusien Egunaren bosgarren edizioa. Antolatzaileek "herrialde osoko adineko milaka pertsona etorriko" direla aurreratu dute, egun osoko egitarauan parte hartuko dutenak. Goizeko 10:00etatik eta arratsaldeko 19:30ak artean, autobusen iristearekin eta iluntzeko amaiera ekimenarekin, egunaz gozatzeko hainbat kontu izango dituzte, plazan izango den bazkaria eta osteko kontzertuak ekitaldi nagusiak izango direlarik,

Nagusiak Bizkaiako adineko pertsonen elkarteak, lurraldeko udalerri ezberdinetako 133 elkarte ba-tzen dituenak, jardunaldia antola-tzen du. Jaiegun horren helburua "adinekoek eta haien elkarte-mugimenduek lurraldearen garapenean izan nahi duten zeregin aktiboa aldarrikatzea eta agerian jartzea" da. Halaber, "elkarte arteko topaguneak sortu nahi dituzte, eguneroko lana kohesionatu eta indartzeko". Elkarteik azaldu dutenaren arabera, hauek dituzte jomuga: tokiko elkarteen zuzendariei euskarri teknikoa, prestakuntza eta antolaketaegitura ematea, bazkideen garapen pertsonala, zahartze aktiboaren printzipioak OMEren definizioaren arabera aplikatuz, hau da, osasuna, parte-hartzea eta segurtasuna hobe-tzeko prozesua, pertsonak zahartzen diren heinean bizi-kalitatea hobetzeko, adineko pertsonen tokiko elkarteak sustatzea, adinekoen arloan eskumena duten erakunde publikoekin lankidetzan aritzea, gure irizpideak eta aldarrikapenak ekarriz, eta azkenik, xedapen ofizialek adinekoen artean duten eragina zabaltzea. "Lurralde Historikoko 133 adineko-elkarte biltzen ditugu, 45.000 adineko bazkide baino gehiagorekin", diotenez. Atzoko aurkezpenean, Koldo Goitia Lekeitioko alkateak edadekoen jaia herrian izatea "ohorea" dela nabarmendu zuen. Azkenik, "egun horretan Lekeitioko baliabide turistikoak edadekoentzat zabalik izango direla" azpimarratu zuen. "Beso zabalik hartuko ditugu", adierazi zuenez.

l 10:00-10:30etan. Autobusen harrera.

l 10:30etan. Geralekutik plazara bidean Itxaropena txistulariak eta erraldoien laguntzarekin.

l 10:55etan. Harrera egiteko suziriak.

l 11:00-11:30etan. Agintarien harrera plazan, Udaletxe aurrealdean (Eguraldi txarra baldin badago Basilikan egingo da).

l 11:45-14:00etan. Bisita gidatuak Basilikan, itsasargian, Marierrotan eta Alde zaharrean.

l 11:45-14:00etan. Kalejirak.

l 15:00etan. Bazkaria plazan.

l 17:00etan. Kontzertuak plazan.

l 19:30etan. Amaiera.