Egoitzak bizikidetza-unitate bihurtu nahi ditu Aldundiak
Lurraldeko egoitza-zentroetan 25 pertsona arteko bizikidetza-unitateak garatzeko bultzada irmoan, arreta pertsonalizatuagoa izan dadin, etxekoen unitatearen antzekoena izan dadin, komunitateari irekita egon daitezen, eta laguntza behar duten pertsonen premia, nahi eta itxaropenei erantzuna eman diezaieten aurrera ari da Bizkaiko Foru Aldundia.
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak Getxoko Jesusen Bihotza udal-egoitza bisitatu du, eta dagoeneko amaitu da zentro osoa bizikidetza-unitate bihurtzeko prozesua. Lau bizikidetza-unitate txikietan zehar egin den ibilbidean, non foru-erakundearekin hitzartutako 70 plaza dauden, Rementeriak Amaia Agirre alkatea eta Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatua izan ditu lagun.
Ahaldun nagusiak eskerrak eman dizkie egoitzak erabiltzen dituzten adinekoei, etxeko ateak ireki dizkietelako, eta pozik ikusi dituztela aitortu du. Eskerrak eman dizkie Getxori eta zentroa amaitu duten eraldaketa-prozesuan parte hartu duten profesionalei.
Unai Rementeriak nabarmendu duenez, iraupen luzeko zainketak pertsonalizatzeko eraldaketa-prozesua aurrera doa: Bizkaiko beste hogei egoitzatan dago martxan.
Arreta-ikuspegiaren bilakaera horrek aldaketa kultural handia dakar, eta orain arte finkatutako prozesu eta dinamikak egokitzea eskatzen du. Hori dela eta, Rementeriak adierazi du egoitzak giza eskalan eraldatzea pixkanaka eta pixkanaka gauzatzen ari dela, Aldundiak partekatuta eta lagunduta, eta horrek foru-erantzukizuneko egoitza-arretaren % 35 bizikidetza-unitate izatera eraman behar gaituela 2023ko amaieran. "Guztion ongizate hori lortzeko urrats sendoak ematen jarraitzen dugu. Batez ere iraupen luzeko zaintza behar duten Bizkaiko adinekoen kasuan", ondorioztatu du.
Getxoko alkateak, bere aldetik, gogorarazi du "Jesusen Bihotza udal-egoitza elkarbizitzarako unitate txikien ereduarekin lan egiten duen lehena dela Bizkaian, eta arreta pertsonarengan jartzen duela eraikin eta erakunde osoan. Gure helburua da pertsonen autonomia sustatzea, haien gaitasunak sustatzea eta, aldi berean, pertsonen duintasuna, eskubideak eta bizitzaren historia errespetatzea. Foru aitorpen horrek egoitzak 2017an hasitako prozesua balioesten du, zentroko langile guztien ahaleginei eta inplikazioari esker, eraldaketa posible egin baitute", Amaia Agirrek nabarmendu duenez.
Bizikidetza-unitateak egoitza-arreta gehiago pertsonalizatzeko estrategia gisa
Bizkaiko Foru Aldundia iraupen luzeko zainketen eraldaketa bultzatzen ari da, aniztasunarekiko arretan eta bizi-proiektua garatzeko laguntza behar duten pertsonen beharrizan, itxaropen eta lehentasunen bilakaeran aurrera egingo duen pertsonalizaziorantz.
Bizikidetza-unitateak aurreikusita eta jasota daude egungo araudian (126/2019 Dekretuaren 24. artikulua, EAEn), eta foru-erakundea bultzada hori gauzatzen ari da, Bizkaiko Foru Aldundiaren politika publikoko hainbat tresna abian jarrita, hala nola bizikidetza-unitateak arautzen dituen Foru Dekretua (2021eko abuztuaren 31n BAOn argitaratua) eta bizikidetza-unitateak plazen kontzertazioaren barruan sartzea joan den uztailetik. Gainera, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen mendeko zentroetan ere prozesua hasi da. Irailetik aurrera, prestakuntza-prozesu berriak lagunduko die Bizkaian bide horri ekiten dioten zentroei.
Temas
Más en Bizkaia
-
Del paraguas al abanico: así será el tiempo en Bizkaia esta semana
-
Ideas valientes e impacto local: así será la nueva edición metropolitana de 'The Bay Awards'
-
Buscan personas para una película que se rodará en Bizkaia
-
Empieza la cuenta atrás para el Bilbao BBK Live: este lunes arranca el canje de pulseras