'Feminismoak nire bizitza aldatu zuen' izeneko jardunaldia ospatu egin da igande honetan, maiatzak 15, Zorrotzaurren. Bertan, 400 emakume baino gehiagok hartu dute parte.
Topaketak bi dinamika ditu oinarri; izan ere, goizean feminismoaren esparruan erreferente diren emakumeen testigantza eta bizipen pertsonalak izango dira, eta arratsaldean, berriz, hainbat mahai-inguru.
Era beran, Bizkaiko Enplegua, Giza Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak lagundu du jardunaldia eta musika, literatura eta umore emanaldiak egongo dira.
La Terminalen (Zorrotzaurre) bizipenak partekatzen dituzten emakume erreferenteak hurrengoak dira: Ana de Miguel, filosofoa eta femenista; Amelia Tiganus, ekintzailea; Patricia Sornosa, komikoa; Carmina Serrano, psikoterapeuta feminista; Juana Aranguren, abokatu feminista; Arantza Campos, Berdintasun Masterreko zuzendaria (EHU/UPV); Cristina Ubani, ikasketa feministetan aditua; Begoña Murguialday, Murgibe aholkularitzako kudeatzailea; Miren de Miguel, soprano bilbotarra; Gema Martínez aktorea; eta Teresa Laespada, Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko diputatua;
Izen ematea doakoa da eta informazio gehiago dago hemen: https://elfeminismocambiomivida.org/. Gainera haurtzaindegi zerbitzua eskaini da, baita haurrentzako mini-kluba eta gastronomia.
REGÄDERA
Topaketa Espäcio Regäderaren (Leire Serrano eta Sokoa Lasa) egitasmoa izan da hainbat esparrutan (hala nola artea, kultura, musika, literatura, antzerkia, ilustrazioa, pintura, opera, enpresa, kirola edo osasun mentala) erreferente diren emakumeen testigantzak jasotzeko. Jardunaldian zehar Miren de Miguel sopranoak hainbat kanta abestuko ditu, Nuria Labarik bere ‘El último hombre blanco’ aurkeztuko du eta Patricia Sornosak bakarrizketa umoristikoa egingo du.
Arratsaldeko mahai-inguruetan hurrengo gaial jorratuko dira, besteak beste:
- Agenda feministaren erronkak: Emargi elkarteak aurkeztuta
- Zaintza: gai publikoa eta/edo pribatua; erantzunkidetasuna/bateragarritasuna
- Erreferenteak: emakumeen ikusgarritasuna/kristalezko sabaiak
- Heziketa sexu-afektiboa (pornografia/prostituzioa)
- Emakumeen osasun mentala-karga mentala.
- Gizonak eta berdintasuna
‘Feminismoak nire bizitza aldatu zuen’ jardunaldia Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak lagundutako edo bultzatutako ekimenen parte da. Sail horretako ‘Emakumeak’ estrategiaren barruan dago, eta 2023ko urtarrilean nazioarteko kongresu bat antolatuko da Bilbon.