Zabalik Galdakaoko jaietan joko duten taldeak aukeratzeko bozketa
Galdakaoko biztanleek herriko jaietan joko duten taldeak aukeratu ahal izango dituzte. Bozketa zabalik dago jada, eta nahi duenak maiatzaren 19ra arte izango du bere botoa emateko epea, esteka honen bitartez. Kontzertuak irailaren 9an, 10ean eta 16an izango dira, Ardanza Lehendakariaren parkean.
Prozesuaren helburu nagusia da Galdakaoko bizilagunak jaietarako musika taldeen hautaketan parte hartzea, horretarako Ardanza Lehendakariaren parkeko kontzertuetarako aurrekontu osoaren %55 galdakoztarren aukeratutako hiru kontzertu antolatzeko bideratuko da.
Hiru egunetako kontzertu horiek erabakiko dituzte herritarrek, botoa emanda (pertsona bakoitzak egun bakoitzerako talde baten aldeko botoa eman ahalko du, gehienez). Honakoak dira botoa emateko aukerak:
Irailaren 9an:
- Skakeitan
- Skabidean
- Liher
Irailaren 10ean:
- Califato ¾
- Zetak
- Los de Marras
Irailaren 16an:
- La Furia
- J Martina
- Sua
Kontzertuak aukeratzeko prozesua herritarrek egindako proposamenekin hasi zen, eta behin horiek aztertuta, hainbat irizpide kontuan hartuta (hala nola emakumeen parte-hartzea bermatzea, aurrekontuaren egokitzapena, musika-estiloa eta jarrera diskriminatzaileak sustatzen dituen musika-talderik ez egotea), egun bakoitzerako hiru talde aukeratu ziren, Jai Batzordearekin batera. Hori behin eginda, herritarren bozketa hau egingo da kontzertuak hautatzeko. Beraz, Jai Batzordearen parte hartzea handiagoa izango da, eta herritarrek egindako proposamenen artean egingo dute herritarrek aukeraketa.
Jaietako kontzertu nagusia, berriz, Galdakaoko Udalak erabakiko du Jai Batzordearekin batera.
Temas
Más en Bizkaia
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Ermua ayudará a adquirir el material para el curso 2025-2026
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones
-
Buscan personas de todas las edades en Bizkaia para rodar una película que salvará el mundo