Zabalik datorren ikasturterako Zubiaur Musika Eskolan izena emateko epea
Ikasturte hau azken txanpan sartu eta gero, zabalik dago jada datorren ikasturtean, 2022-2023an, Amorebieta-Etxanoko Zubiaur Musika Eskolan matrikulatzeko izena emateko epea. Hala, bertan ikasi nahi dutenek ekainaren 3ra arte, ostirala, izango dute epea zabalik.
Matrikula egiteko aukera ezberdinak izango dituzte ikasleek. Internet bidez egin nahi dutenek, izen-emate orria Ametxen webgune ofizialean Musika Eskolak duen atalean izango dute, esteka honetan sartuz . Matrikulazioa aurrez aurre egin nahi dutenek, aldiz, Musika Eskolan bertan izango dute aukera, astelehenetik ostiralera, 13:00-18:30 ordutegian. Telefonoz deitzeko aukera ere izango da: 946 30 15 10.
DANTZA ETA MUSIKA KLASEAK
2006. urtean sortu zenean hasitako bideari jarraiki, datorren ikasturtean ere dantza eta musika klaseak eskainiko ditu Zubiaur Musika Eskolak. Dantzaren arloan eskainiko diren hiru kurtsoak 6 urtetik gorako zornotzarrei zuzenduak izango dira:
- Dantzarekin kontaktua (6-7 urte).
- Sormenezko dantza (8-11 urte).
- Hip Hop/Funky (12-18 urte).
Musika eta instrumentu klaseei dagokienean, izen-ematea 4 urtetik gorako neska-mutilei zuzendua izango da. Aukerak, honakoak:
- Musikarekin kontaktua (4-7 urte).
- Flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, pianoa, gitarra, akordeoia, txistua, alboka, trikitixa, dultzaina, txalaparta, gitarra eta baxu elektrikoa, bateria. Hizkuntza musikala, analisiak, koroak eta talde instrumentuak. Musika-terapia hezigarria. (8 urtetik aurrera).
Temas
Más en Bizkaia
-
Nueva apertura en Pozas: ideal para los amantes de los sándwiches y las raciones
-
Las familias afectadas por la enfermera que no vacunó a 400 niños en Santurtzi piden una condena de doce años de cárcel
-
Burdinjaitxo muestra el orgullo minero de Meatzaldea
-
‘La Robleda de los Sueños’ lleva a Santurtzi trabajos de 30 artistas