Bizkaiko Foru Aldundiak inbertsio handia egingo du eragile zientifiko-teknologikoentzako programa indartzeko. Guztira, Aldundiko Ekonomia Sustatzeko sailak 2.600.000 euroko inbertsioa egingo Bizkaiko enpresetan I+G proiektuen aplikazio praktikoa sustatzeko helburu duen programaren zuzkidura handitzeko.

Transferentzia teknologia lortzeko programaren helburua teknologiaren heltzea erraztea da; prozesu hori Ikerketa eta Garapeneko proiektuen bidez egiten da, teknologia hori Bizkaiko enpresa-saretik praktikan aplikatzearen ondoreetarako.

Dekretuak gehienez 200.000 euroko laguntzak aurreikusten ditu ikerketa- eta garapen-proiektuetarako, baldin eta jarduketa guztiak kategoria hauetako batean edo batzuetan sartzen badira: oinarrizko ikerketa, ikerketa industriala, garapen esperimentala eta bideragarritasun-azterlanak.

Eskaerak egiteko epea 2022ko maiatzaren 2tik 20ra izango da; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean sartuta dauden eta Bizkaian gutxienez lantoki bat duten eragile zientifiko-teknologiko guztiek egin dezakete eskaera.

Lehentasuna emango zaie heldutasun teknologikoko (TRL) maila altuetan garatutako proiektuei eta enpresei merkataritza-ustiapenerako teknologia transferitzeko jarduerak egiten dituztenei. Halaber, lehentasuna emango zaie Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean ezarritako RIS3 espezializazio adimenduneko estrategian adierazten diren esparruetan garatzen diren proiektuei.

Lehen esan bezala, inbertsio osoa 2.600.000 eurokoa izango da.