Apirilaren 4ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, dagoeneko epea zabalik daude Elorrioko biztaleentzako lehen sektorean ekimen berriak eta auzo-lana bultzatzeko laguntzak.
Herriko lehen sektorea bultzatzeko laguntzei dagokienez, Udalak sektorearekiko konpromisoa indartu du eta aurten iaz baino partida ekonomiko handiagoa bideratuko du. Zehazki, 2022an 9.000 euro erabiliko dira, 2021ean 6.000 euro erabili ziren. “Baliabide materialak, ekipoa eta lehengaiak, erosteak eta proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren lanak kontratatzeak eta ustiategia ekoizteko makinak eta ekipoak erosteak eragindako gastuak ordaintzera bideratuko dira”, azaldu dute udaleko iturriek.
Auzo-lana sustatzeko laguntzei dagokienez, toki-administrazioak 3.000 euroko diru-laguntza bideratuko du, auzo-lana egiteko baliabide materialen hornidurari dagozkion gastuak arintzeko.
EPEAK
Interesatuek hurrengo asteak izango dituzte eskaerak aurkezteko udaleko bulegoetan. Horrela, lehen sektoreko diru-laguntza jasotzeko eskabideak bideratzeko epea apirilaren 25era arte egongo da zabalik. Auzo-lana sustatzeko laguntzen kasuan berriz, maiatzaren 5era arte.
Dena den interesatuek laguntzen hauen inguruko informazio eta oinarri guztiak udalaren webgunean izango dituzte eskuragarri.