Eusko JaurlaritzakoBerdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak martxan jarritako Aukerak Suspertzen izenburupeko programari jarraipena emango dio Bermeoko Udalak. Aipatu programa “hezkuntza-prozesuarekin jarraitzeko zailtasunak izan eta gizarte-desabantailako egoeran dauden Lehen edo Bigarren Hezkuntzako adingabeei zuzenduta dago (oinarrizko gizarte zerbitzuekin elkarlanaren identifikatuak izan dira pertsona hauek)”, azaldu dutenez. Parte hartu nahi dutenek olgavazquez@agintzari.com helbide elektronikora mezu bat bidali ahal dute, edota 688 765 405 telefonora deitu.

Agintzari GEKE-k kudeatzen duen “programa garatzeko eta bere helburuak betetzeko bertoko sare komunitarioaren aktibazioa bilatzen da”, diotenez. “Programa hau oso garrantzitsua da hezkuntza-prozesuarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak dituzten ikasleentzat. Pandemia garaian hasiera eman genion eta orain ere jarraipena emango diogu”, dio Bermeoko alkate Aritz Abaroak. Laguntza-programa hau aurrera eramateko lokala jarriko du udal-administrazioak baina lehendabizi boluntarioak ditu beharrezko. “Boluntarioak behar ditugu eta udaletik herritarrak boluntario gisa lan egitera animatzen ditugu”, adierazi du Abaroak.

Eskolaz kanpoko hezkuntza laguntza eskaintzen du Aukerak Suspertzen programak. Boluntarioak hezkuntza-laguntza gauzatzeaz arduratuko dira, horretarako, adingabe bakoitzaren beharrak identifikatuz. Lagun-tza astean ordubetekoa izango da gutxienez, ikasturtea amaitu bitartean. Aldiberean, familiek 1,5 orduko taldeko 4 saiotan parte hartzeko aukera izango dute. Saio horiek erakunde bakoitzeko profesionalek dinamizatuko dituzte.