Lea Artibai Ikastetxea goi mailako hezkuntza arloan erreferentea da eskualdean eta eskualdetik at. “Urtetik urtera bere zerbitzuak sendotu eta hobetzeko lanean dihardu eta Batxilergoa eta Lanbide Heziketako hezkuntza eskaintzaz gain, Lea Artibai Ikastetxeak Lanerako Prestakuntzara bideratutako eskaintza zabala dauka”. Hala, urtean 1.400 langaberen formakuntzara bideratutako 40 ikastarotik gora eskaintzen ditu Markina-Xemeinen kokatutako ikastetxeak. “Azken urteetan ordea, langabetu askok arazoak izan dituzteprestakuntza-ikastaroetan jarrai-tzeko, beraien dirusarrerak garraio gastuetan xahutzen dituztelako”. Baina egoera honen aurrean Etxebarria, Gizaburuaga, Lekeitio eta Markina-Xemeingo udalek garraio gastuetarako dirulaguntza eman dute “desplazamendu gastuekin laguntzeko eta langabeek ikastaroetara joateko aukera izaten jarraitu dezaten”Laguntzen kudeaketa

Garraiorako dirulaguntza hau jasotzeko langabeek irizpide zehatz batzuk bete beharko dituztela nabarmendu dute. Hala ere zailtasunak izan ziren garai baten. “Duela urte batzuk Lanbide-Euskal Enplegu Zebitzua zen garraio gastuetarako dirulaguntzak kudea-tzen zituen erakundea, baina gaur egun ez du horrelako dirulaguntzarik ematen”, ikastetxeko arduradunek diotenez. Eskualdeko udal guztiei “egoera hau aurkeztu zaie, eskualdean bizi diren langabetuei prestakuntzarako bidea erraztu eta laneratzeko aukerak areagotzeko laguntza deia luzatuz”. Lau izan dira -Gizaburuaga Lekeitio, Markina-Xemein eta Etxebarria, zehazki- laguntza emateko prest agertu direnak,modu horretan 28 langabetuk Lea Artibai Ikastetxeak eskaintzen dituen prestakuntza ikastaroetarajoateko aukera izan dutelarik. “Garraiorako dirulaguntzaren zenbatekoa bi zatitan banatuko zaie, erdia hasieran jasoko dute eta gainerako ikastaroa bukatzean”.

Azkenik, etorkizunera hurbilera begira jarri dira Lea Artibai Ikastetxetik. “Demografia datuak adierazten dutenaren arabera eta eskualdeko industria-ehunak dituen beharrizanei erreparatuz, epe laburrean inguruko enpresetan eskulanaren beharra handia izango da”.