Prestakuntzan eragiten jarraituko dute Urdaibain
Sei formazio beka eskaniko dituzte, eskualdeko enpresetan trebatzeko
- Busturialdeko gazteek bertoko enpresatan treba-tzeko aukera dute, Lana bilatzea, Lana da programari eta Gaztedi Busturialdea egitasmoari esker, 2022 urtean ere eskainiko diren sei formazio beken bitartez. Beraz urteroko apostuari eutsiko diote, beste behin. Busturialdeko hainbat udalek -Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietako udalek- eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dituzte bekak dira, Lanbideren bitartez eskainten direnak. Gazteek -18 eta 30 urte bitartekoek- euren lehen lan esperientzia izatea du helburu egitasmoak.
"Bekek ikasitakoa praktikan jar-tzeko eta lehen lan esperientzia ordaindua izateko aukera eskainiko diete eskualdeko gazteei", antolatzaileek azaldu dutenaren arabera. "Bekek benetazko lan merkatura hurbiltzeko eta prestakuntza eta lana uztartzeko aukera ematen dute, hau da, eskualdeko enpresatan lanekoak ez diren praktikak egin ahal izango dituzte", Hileroko zenbaki garbia 680 eurokoa izango da eta hilabete bakoi-tzaren bukaeran jasoko da. "Bekadunari, gainera, Gizarte Seguran-tzaren Erregimen Orokorrean alta emango zaio, lanekoak ez diren praktiken kotizazio-kontuaren kodean", diotenez. Eskariak egiteko epea zabalik dela nabarmendu dute.
Eskualdeko eskatzailek zenbait betebehar izan go dituzte. ?Besteak beste, 18-25 urte izan beharko dituzte, "biak barne (edo 30 urte baino gutxiago izatea, Gazte Bermea Sistema Nazionalean inskribatutako pertsonen kasuan)", zeha. Lanbiden lan eskatzaile moduan agertzea ere hartuko da kontutan. Bestetik, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako titulua, profesionaltasun ziurtagiria edo unibertsitate titulua (diplomatura, lizentziatura edo gradua) izatea ere beharrezkoa izango da. "Jasotako prestakuntzarekin erlazio zuzena duen hiru hilabetetik gorako lan-esperientzia ez izatea" berebizikoa izango da. Azkenik, "Gaztedi Bustusirladea programan parte hartzen duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea" ere izango dute kontutan.
Busturialdean egiten diren praktika hauek enpresen egoitzetan egingo dira horretarako izendatutako tutorearen zuzendaritzapean eta ikuskapenarekin gehituko dira. "Praktika epea amaitzean, bekadunek enpresaren egiaztagiri bat jasoko dute eta bertan trebakun-tza edukiak eta praktikaren iraupena zehaztuta azalduko dira". Gaineratu dutenez, "Gaztedi Busturialdea proiektuak, 2012. urtean abian jarri zena, honezkero eskualdeko 50 gazte baino gehiagori aukera eman die Busturialdeko enpresetan lanekoak ez diren praktikak egiteko".
Urdaibaiko
Unesco Etxeak, Eusko Jaurlaritzaren Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzaren laguntzarkin, ordaindutako bi prestakuntza-beka eskaintzen ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban praktikak egin eta prestakuntza jasotzeko.
Zortzi
Zortzi hilabeteko prestakuntza praktikorako egonaldia (2022ko maiatzaren 1etik abenduaren 31ra) lanaldi erdira eskaintzen dute; gunea Urdaibai Biosfera Erreserbarako Zerbitzuan izango delarik. 18 eta 30 urte bitartekoek apirilaren 4ra arteko epea izango dute.
Temas
Más en Bizkaia
-
La peor imagen del día después: botellas y bolsas de plástico en la explanada de Bilbao Intermodal
-
Abanto Zierbena convertirá las antiguas escuelas de El Campillo en un centro social
-
Plentzia añade un aparcamiento para uso del transporte público en verano
-
Barrika renueva el parque Itxas Alde de Goierri con nuevos juegos