Hainbat kontzertu eta ekimen ezberdin ekarriko ditu Gernika-Lumoko Lekuek festibalak martxoaren 12tik 19ra bitartean. "Jaialdi autogestionatuak luxuzko kartela itxi" duela nabarmendu dute, astebeteko egitarauan ZA!, Verde Prato, Merina Gris, Acid Mess, Numen eta askozgehiagoren erritmora "hibernaziotik esnatzeko". Horrez gain, hi-tzaldiak, disko eta arte azoka, dj-ak, tailerrak, erakusketak eta musikarekin lotutako beste hainbat jarduera eskainiko dituzte.
Asko dira jaialdiaren antolakuntzan parte hartzen duten udalerriko eragileak. Kontzertuak eta ekimenak egitekoak tokiak ere ugari dira. Eta bere bederatzigarren edizioan musikazaleen gustoko hainbat gozagarri ekarriko dituzte. Gernikako Lekuek 2022k egitarau osoa aurkeztu du jada, Astra, Iparragirre Rock Elkartea, Kult Parnaso, Lizeo, kaleak eta taberna batzuk direlarik kokagunerik onena. a Lekuek Festibalaren kontzertu eta jarduerak hartuko dituzten kokalekuak. "ZA!, Verde Prato, Merina Gris, Acid Mess, Numen, Dupla, Gailu, J Martina, The Broken Horizon eta beste hainbat talde nabarmentzen dira kartel anitz honen barruan; Sara Mansilla, Unai edo Trigger taldeen konfirmazio berriekin batera. Hibernaziotik esnatzeko aste ederra musikaren botereaz gozatuz, hitzaldi, disko eta arte azoka, dj-ak,tailer, erakusketa eta bestelako jardueren bitartez", nabarmendu dutenez.
Izan ere, "musika eta kulturaren topagune eta ospakizun lekua da Lekuek, edozein motatako indarkeriarik gabeko gunea, hain zuzen". Antolatzaileek gaineratu dutenaren arabrra, jaialdian zehar "ez da, inondik inora, jarrera homofobo edo matxistarik onartuko". Bestetik, garrantzizkotzat jo dute "bonua dutenek kontzertu bakoitzaren sarreragatik trukatu beharko dutela" nabarmentzea, "kontzertuak hasi baino ordubete lehenagotik". Eta Verde Pratok Lizeo Antzokianegiten duen emanaldiaren kasuan, berriz, sarrerak 48 ordu lehenagotik aldatu ahal izango dira.
Egitaraua
Aurtengo edizioaren egitarauari dagokionez, larunbat honetan emando zaio hasiera Lekuek jaialdiari, egierdi partean egingo den txupinazioarekin. Egun horretan bertan hasiko dira lehen emanaldiak Astran. Igandean ere zereginik izango da, zenbait tabernetan egiten den disko eta arte azokak bere ateak irekiko ditu eta, 12:00ak eta 16:00ak artean. Ostean, astelehen, astearte, asteazken eta ostegunean liburu aurkezpenak -besteak beste Beñat Gabinaren Askastauna kontu serioa da- hitzaldiak edota zine klub sesioa izango dira gozagarri nagusiak. Eta beste behin ostiralean jarrita, martxoaren 18an kon-tzertu nagusiak eskainiko dituzte, jaialdia djen soinuaz ordi txikietararte luzatuz. Martxoaren 19an ere izango da zertaz gozatu Gernika-Lumon. Zerrenda luzea da: besteak beste udal liburutegiak Kalapitaka rock tailerra hartuko du, Swingtxaku klandestinoa egongo da kalerik kale, Astran izango dira Merina Gris edota Dupla, Astrako lehen solairuak aste osoan zehar ikusgai izango den Sinestesika izenburupeko erakusketari amaiera emango dio... Hainbat ekimen antolatuta, biziberritutako datore Lekuek jaialdi eurogestionatua, musikazaleen gozagarri.