Síguenos en redes sociales:

Mungiak Basatoste eguna ospatuko du igande honetan, tradizioari eutsiz

Gainera, asteburu osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu dira herrian inauteriak ospatzeko

Mungiak Basatoste eguna ospatuko du igande honetan, tradizioari eutsizM. U.

Mungiako Udalak Basatoste eguna ospatuko du igandean, musika eta dantza protagonistak direla. Horrela, goizean ohiko Basatoste irteera egingo da, antzinako tradizioari eutsiz, musika eta dantzaz girotua. Inauteriak ospatzeko, asteburu osoan zehar, 25ean, 26an eta 27an hainbat jarduera antolatu dira herrian, hala nola dantza-erakustaldiak, kalejirak eta ikusle guztientzako ikuskizunak. Mungiak asteburu osoan zehar biziko ditu inauteriak, edade guztietako ikusleentzat egokia den programazioa eskainita gainera.

Herritarrek jai-asteburu batez gozatzeko aukera izango dute, covid-19aren aurka indarrean dauden segurtasun-neurriak uneoro errespetatuta. Osasun-egoera duela aste batzuk baino askoz hobea da, eta, horren ondorioz, inauteriak berriro ospatu ahal izango dira, udalerria alaitasunez bete eta txikiei eta helduei gozatzeko aukera emango dietenak. Ostiralean, otsailak 25, Gaztegunean, 18:30etik aurrera, 12 urtetik gorakoentzako inauterietako sukaldaritza tailerra egingo da eta, egun berean, Amilotx Dantza Taldeak kalejira bat antolatuko du Euskal Pizkunde etorbidean 19:00etan hasita. Horren ostean, 19:45ean, elkarte horrek inauterietako euskal dantza ohikoen erakustaldia egingo du Foruen plazan. Euria egiten badu, Andra Mari Gunera aladatuko da erakusketa. Hurrengo egunean, otsailaren 26an, 18:30ean, El Puntillo Canalla fanfarreak alaituko du herria; gero, 20:00etan, Atlantis kalejirak gauza bera egingo du Euskal Pizkunde etorbidetik abiatuta. Gaueko 21:00etan El Puntillo Canallak larunbateko programazioa itxiko du. Igandean “Mungiak betiko ohitura bat ospatuko du: Basatoste. Hain zuzen ere, 9:00etatik aurrera, Tallu Mendizale Kirol Klubak Euskal Pizkunde etorbidetik irtengo den 12 kilometroko irteera koordinatuko du oinez”, azaldu dute Udaletik. Ibilaldi atsegina izango da, Gure Ametsa Txistulari Taldearen musikak alaituta. Horrez gain, antolatzaileek animatu egiten dituzte parte-hartzaileak “ibilaldia egiteko inauterietako mozorro-detailetxuren bat aldean jantz dezaten”. Amaitzeko, behin martxa Mungiako erdigunera itzulita, 13:00etan, Udal Musika eta Dantza Eskolako trikitilari, txistulari eta dantzariek emanaldi labur bat egingo dute. Basatosterako izen-emateak Torrebillelan egin ahal izango dira otsailaren ostegunera arte, 16:30etik 20:00etara. Amaitzeko, familia-ikuskizun bat eskainiko da Olalde Aretoan, 18:00etatik aurrera.Sarrerak 5 euro balio du eta antzokiko leihatiletan, www.kutxabank.es webgunean eta orotariko kutxazainetan erosi ahal izango dira.

mozorro lehiaketa

Udalak, Mungialdeko Behargintzarekin eta Mungiako Merkatari eta Ostalarien Elkartearekin batera, Mungiako Ostalariak Inauterietan mozorro-lehiaketaren seigarren edizioa antolatu du larunbatean.Mungiako Ostalariak Inauterietan “Inskribatutako establezimenduek gai libreko dekorazioez jantzi beharko dituzte euren lokalak egun osoan zehar, emango diren lau sarietako bat irabazten saiatzeko”. Lehenengo saria 400 eurokoa izango da, bigarrena 300 eurokoa, hirugarrena 200 eurokoa eta laugarrena 100 eurokoa. Antola-tzaileek telefonoz deituko diete irabazleei eta, gainera, lehiaketaren emaitza Udalaren eta Merkatari eta Ostalarien Elkartearen sare sozialetan argitaratuko da.

Irteera

Goizean. Igande honetan, 9:00etatik aurrera, Tallu Mendizale Kirol Klubak Euskal Pizkunde etorbidetik irtengo den 12 kilometroko irteera koordinatuko du. Oinez egingo da eta antolakuntzatik, ibilbidean zehar jendeak inauterietako elementuren bat eramatea eskatu dute. Ondoren, emanaldi bat eskeiniko dute Udal Musika eta Dantza Eskolako trikitilari, txistulari eta dantzariek.