- Mundu-mailan ospatzen den Hezeguneen Eguna ospatyuko dute Urdaibain. Zehazki, Gautegiz Arteagan kokatutako Urdaibai Bird Centerren izango dira ekimenak darorren igandean, otsailaren 6an. "Hainbat izango dira egingo diren aktibitateak", azaldu dute, izan ere goizean zehar hegaztien eraztunketazientifikoa nola egiten den erakutsiko da. Ostean, ornitologia zentroa bisita-tzeko aukera izango da, doakoak izango diren bisitaldietan, Hauek goizeko 11:00etatik 17:00etara antolatu dira eta hezegunea eta bertako hegaztiak zuzenean behatzeko aukera izango du bisitariak.

"Eraztunketa zientifikoaren saioan parte hartzeko lekuak mugatuta izango dira, beraz parte har-tzeko "beharrezkoa" izango da izena ematea Urdaibai Bird Centerreko telefonora deituz.Egunak berak Gautegiz-Arteagakohezegunean Europako hegaztien negupasaren gorenarekin bat egiten du. Eta bertan izango dira ikusgai hainbat espezie, "Eskandinabiako penintsulatik etorritako ahate txistulariak, Wadden itsasotik etorritako mokozabalak, limikoloak iparralde urrunetik, eta zorte on apur batekin gure artean negua pasatzen dagoen Muxar izeneko arrano arrantzalea ere".

Ornitologia bere zeregin nagusi duen Euskal Herrian bakarra den zentroko arduradunek "egun horretan, gure jarduerek hezeguneek duten garrantzia azpimarratuko dute", bai eta ekosistema hain hauskor horiek biodibertsitatearentzat eta gizateriarentzat berarentzat duten garrantzia.Kontzienziazioa esparru lokaletik testuinguru globalera eraman nahi dute zentrotik, Urdaibaitik mundu zabalera hedatuz, bertako natur altxorren biodibertuitatearen garrantziaz ohartuz eta hezeguneak defenda-tzearen beharra aldarrikatuz.