Barakaldok martxan jarri du Zainduz programaren edizio berri bat
Aurreko edizioetan izandako arrakasta kontuan izanda, Barakaldoko Udalak martxan jarri berri du Zainduz programaren edizio berri bat. 210 orduko programa izango da, eta hainbat ekintza egingo dira. Programaren helburu nagusia mendekotasuna duten senideak zaintzen dituzten pertsonei arreta ematea da.
"Gainera, programa hori parte-hartzaileei zuzendutako banakako saioekin osatzen da, eta 2022 honetan biderkatu egin dugu honelako saioen kopurua, 40 ordura arte", adierazi du Mikel Antizar Gizarte Ekintzako zinegotziak.
"Denbora luzez zaintzaile izateak eragin fisiko, psikologiko, emozional, ekonomiko, familiarra du zaintzaileen bizitzan, eta horregatik da beharrezkoa zerbitzu hau. Helburua da oreka bat bilatzea, egoera horretan dauden pertsonek beren buruak zaintzeko aukera izan dezaten. Eta hori da, hain zuzen ere, Zainduz programarekin bilatzen duguna, helburu horiek erdiesten lagunduko dieten tresnak eskaintzea" azaldu du Mikel Antizar Gizarte Ekintzako zinegotziak. "Pertsona horietako askorentzat, laguntza psikologikorako taldeetara joatea da jendearekin harremanak izateko aukera bakarra, eta alde batera utzi behar dituzte aisialdirako uneak beren senidea zaintzeko", azpimarratu du.
Hala, Gizarte Ekintza Arloak denboraldi berri bat antolatu du, betiko gakoak mantentzen dituena: laguntza psikologikorako taldeak; laguntza psikologikorako tailer eta taldetan parte hartzen duten pertsonentzako banakako arreta; prestakuntza- eta autozaintza-tailerrak; eta horiei gehitu zaizkien bi berrikuntza: hitzaldien zikloa eta Death Cafeak, heriotzari buruz jarduteko saioak.
Hitzaldien zikloari dagokionez, urtean zehar saio desberdinetan parte hartu ahalko da, zeinetan honako gai hauek landuko baitira: Nola zaindu mendekotasuna prebenitzeko eta adineko pertsonen autonomia hobetzeko; etika mendekotasuna duten adineko pertsonen zaintzan; zaintzaileak akitzea saihestea; nola egin mendekotasuna duen pertsona baten mobilizazio egokia; Alzheimerraren gaitza. Eguneroko jarduerak. Zailtasunak eta gomendio praktikoak; zaintza eta elkarbizitza gaixotasun mentala duten pertsonekin eta sexualitatea. Hitzaldiak Anaien parkeko ISZn izango dira eta ez da zaintzaileentzat bakarrik egongo irekita, herritar ororentzat baizik.
DEATH CAFÉ, HERIOTZAREN INGURUAN HITZ EGITEA ERA HURBILEAN
Aurtengo programazioak Death caféak ere hurbildu ditu, heriotzari buruzko eztabaida-taldeak, gidoi itxirik gabe. Saio horien helburua da heriotzaren inguruko gizarte-kontzientzia sortzea, gaixotasunaren prozesua eta heriotza neutralizatzea, eta horren inguruko tabua desagerraraztea. "Pandemia urte hauetan zaila izan da dolu-tailerrei heltzea, ohiko formatua jarraituz. Death Caféak heriotzaren ziurtasuna sentimendutik, ulermenetik eta bizitzaren esperimentaziorik eraldatu eta onartzeko gonbidapena dira", azaldu du zinegotziak. "Heriotzaren inguruan hitz egingo da kafe batekin, gozoekin, denborarekin eta errespetu askorekin", adierazi du. Ekintza hori 73 herrialde baino gehiagotan gauzatzen da gaur egun eta heriotzari buruz goxotasunetik hitz egiteak dakarren eragin askatzailearen inguruko datuak jasotzen ditu.
Gizarte Ekintza Arloak informazio-eskuorri bat egin du, zeina familia-inguruneko zainketetarako prestazioa jasotzen duten mendekotasuna duten pertsona guztiei, eguneko zentroen erabiltzaileei eta horien senideei, osasun mentaleko zentroei (lankidetzan dihardutenei) eta Udalaren beraren oinarrizko gizarte-zerbitzuei bidaliko baitzaie.
Betiko bezala, informazio gehiagorako, jarri harremanetan Zaintzaileen Arreta Zerbitzuarekin, 010 telefono-zenbakiaren bidez, personasmayores@barakaldo.eus helbide elektronikoaren bidez edo Udalaren Barakaldoko webgunean.