Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ondarearen Jardunaldiaren edizio berria baliatuta, Gernika-Lumok pauso berriak emango ditu datozen asteotan turismo inklusiboago baten alde. Izan ere, bai Udalak eta baita Bizkaiko Batzar Nagusiek desgaitasun inteletual edota zentzumen-dibersidade funtzionala duten personei zuzendutako jarduera bereziak egingo dituzte urrian zehar. Ondarea erakustea dute helburu, Batzarretxea, Jai Alai frontoia edota eta Foru plazatik ibiliko dira.
Ez da lehen aldia bisitaldi berezi hauek eskaintzen dituztena, baina Gernika-Lumoko Udalak, Turismo Bulegoaren teknikarien bitartez, aldez aurretik egindako apostua handiagotuko du nabarmen. Jomuga udalerria bisita ezaketen edozien pertsonari heltzea izango da. "Lantegi Batuak Fundazioarekin lankidetzan diseinatudira" bisita turistikoak, "bai eta kolektibo horretara egokituta ere, dibertsitate funtzional intelektuala duen edozein pertsonak esperientziaz gozatzeko eta edukia ondo ulertzeko aukera izan dezan", azaldutakoaren arabera. Jarduera irisgarri eta inklusibo ha8en helburua "gizartearen aniztasuna islatzea da, pertsona guztien parte-hartze aktiborako aukerak sortuz eta ondare-lekuak benetako topagune bihurtuz", Udaleko bozeramaileek gaineratu dutenez.
Lau izango dira Gernika-Lumon bisitarako kokaguneak, "Euskal Herriko historia, kultura eta tradizioak ezagutu" ahal izateko: Foru Plaza, Jai Alai frontoia, Picassoren Guernica margolanaren errepdodukzioa eta Batzar Etxearen kanpoko lorategiak. "Ibilbidea Udaletxeko plazan hasiko da, eta Gernikako fundazioa eta Urdaibaiko Biosfera Erreserban duen kokapena azalduko dira bertan. Ondoren, taldea Jai Alai frontoira joango da. Bertan, zesta-puntako eskolaren laguntzarekin, bisitariak kirol hori kantxan praktikatzen saiatuko dira", jakinarazi dutenez. Jarduera horren ondoren, Picassoren Guernica lanaren kopiaren aurrean hiribildua nola bonbardatu zuten jakingo dute. "Ibilbidea Batzar Etxeko lorategietan amaituko da, bisitaren unean ezagutzera emango diren hainbat jarduerarekin".
Datei dagokienez, ibilbideak urrian zehar eskainiko direla aurreratu dute. Zehazki, "urriaren lau asteazkenetan zehar egingo dira (6, 13, 20 eta 27)", 11.00etatik hasita, eta erreserbak bulegoan bertan egin daitezke, 946255892 telefonoaren bidez edo, bestela, turismo@gernika-lumo.eus helbide elektronikoaren bitartez egin ahal izango dira. Eta turismorako gune garantzitsurik badaGernika-Lumon, hauxe Batzarretxea dela esan dezakegu. Aurtengoan, pandemiak eragindako osasun-larrialdiak baldintzatuta, sistema berria erabili beha rizan dute bisitariak artatzeko. Urtero 30.000 bisitariren langa hainbatetan gaindituta, aurtegoan egoerari aurre eginez eraikina ohiko itxura hartuz doa apurka-apurka, "eta udaldian barriro ere bete da bisitariz. Uztailaren 20an inaugurau zuten "tiketing sistemeak 8.448 lagunen sarrera zenbatu dituu irailaren 15era arte. Baina Ondararen Jardunaldiak baliatuta, "modu berezian zentzumen-dibertsitate funtzionala daukien personei zuzendutako jarduera batekin. Bisitariak Gernikako Batzar Etxean zehar ibili ahal izan dira eta berau ezagutu, Batzar Nagusietako egoitzako teknikari batek eta zeinu-min-tzairaren interprete batek lagunduta."
Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien sarea osatzen duten "persona, entitate eta erakunde guztiei gonbitea egiten diete "Bizkaiko Batzar Nagusiek, elkarrizketarako eta ekintzarako esparrua zabaltzeko eta askotariko audientziarekin konektatzeko, gure ondarearen aurkezpenean eta interpretazinoan betidanik baztertuak izan diren taldeakaz alkarreragiteko topaketak sustatuz", adierazi dute.