Lurraldeko ekintzailetza eta giza-inpaktu funtsak bazkide berriak izango ditu. Gaur goizean, urriak 4, elkarlanean arituko diren hiru erakundeen arteko akordioa formalizatu egin da Bizkaiko Foru Aldundian egindako ekitaldi batean.

Sinadura honen bitartez, Seed Capital Bizkaia-k, Bizkaian sozialki arduratsuak diren inbertsioen aldeko haren apustuak bultzada garrantzitsua lortzen duela deritzo. Esparru sozialean erreferente diren eta esperientzia luzea duten erakunde hauen eskutik joateak, zalantzarik gabe, funtsaren beraren indartze bat suposatzen du.

Kontuan izan behar da, gainera, entitate hauen engaiamendua funtsaren kapitalari egindako ekarpenetik haratago doala, proiektuen Ebaluazio Batzordean izango duten parte-hartzearen bidez, funtsak jarraitu beharreko inbertsio estrategia zehazteko lanetan esku-hartze garrantzitsu bat izango baitute.

Era berean, akordio hau lankidetza publiko-pribatuaren erakusgarri argi bat da.

FEIS, IZPIRITU ERALDATZAILEA DUEN FUNTS BAT

2014. urtean sortua izan zen giza-inpaktua duten/zuten enpresa-ekimenen sustapena eta haien sendotzea laguntzeko asmoz; gaur egun, giza-inpaktu inbertsioen esparruan estatu osoan dagoen funts publiko bakarra da.

Sortu zenetik, funtsak 11 proiektu lagundu ditu, guztira 2 milioi euro inguruko zenbatekoarekin; osasun, hezkuntza, ekonomia zirkular eta lan txertatze eta inklusio sektoreetan kokatzen diren proiektuak.

FIARE BANCA ÉTICA

Kreditu kooperatiba bat da, jatorri italiarra duena, gaur egun Italian eta Espainian jarduten dena, bere dimentsio guztietan: operatiboa, bi lurraldeetan bezeroak dituelarik (bai pertsona eta baita erakundeak ere); politikoa, bi estatuetan 40.000 bazkide baino gehiago dituelarik, eta erakundea demokratikoki gobernatzen dutenak (euren kapitala edozein dela ere); eta kulturala, "finantza etikoak" izeneko Fundazio sistema baten bitartez, banku etikoaren sektorearen erreferentzia esparrua osatu eta hedatzen dutelarik. Inpaktu positiboa duten proiektuetara bideratzen du bere jarduera: esparru sozialera, ingurumen sektorera eta orohar gizartearen ongizatea eta guztion onura bilatzen duten proiektuetara.

Seed Capital Bizkaia-ko administrazio-kontseiluko kide izan da jada zenbait urtez eta funts honetan parte hartuz finantziazio zuzenarekin egiten duen lana indartzen du.

ANESVAD FUNDAZIOA

50 urte baino gehiago daramatza pertsona guztien Osasun Eskubidearen aldeko lanetan, zaurgarritasun handieneko egoeran dauden pertsonengan bereziki indarrak ipintzen.

Begirada sozialki arduratsua duen euren finantza korporatiboen kudeaketak, ingurumen eta giza-inpaktu positiboa bilatzen du; esparru bat, fundazioek eta irabazi asmorik gabeko elkarteek osatzen dutena, kudeaketa ekonomikoaren eremuan paradigma aldaketara batu daitekeena.

2019az geroztik, Anesvad Fundazioak egindako inbertsio guztiak sozialki arduratsuak diren irizpideen arabera egiten dira: indarrak bereziki Saharaz hegoaldeko Afrikako ekimenetan eta proiektuetan ipiniz; arreta nahikoa jasotzen ez duten gaixotasun tropikalen aurka lanean dihardu kontinente hartan, hain zuzen.

FUNDACIÓN LABORAL SAN PRUDENCIO

Irabazi asmorik gabeko erakundea, duela 52 urte sortua, Araban Gizarte Erantzukizunaren kudeaketan eta aplikazioan liderra. 30.000 langile ordezkatzen dituzten 400 enpresa baino gehiago biltzen ditu, eta 80.000 onuradun ditu.

Fundación Laboral San Prudencio erakundearen konpromisoa, langileen eta haien familien bizi kalitatea, eta enpresen lehiakortasunean hobekuntzak ahalbidetzea da, horretarako lan munduari, gizarte arloari eta ingurumenari loturiko erronkei erantzun egokiak emango dieten ekimenak lagunduz; azken finean, gure gizartea hobetzen saiatzea.