Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta, modu sinbolikoan ospatu egingo da aurtengo Ermuko minbiziaren aurkako martxan. Irailaren 27an, astelehena, 2500 dortsal eta kamiseta salduko dira 7 euroan. Bildutako dirua urriaren 17an egingo den ekitaldi publiko batean emango zaio ikertzaileari.

Minbiziaren Aurkako Elkartearen (AEECren) Ermuko taldeak iragarri duenez, urriaren 17ko igandean, osasun-gomendioak kontuan hartuta eta pertsona asko elkartzea saihesteko, Minbiziaren Aurkako Martxa sinbolikoa egingo dute, dortsal eta kamiseten salmentan bildutako dirua ikerketa-proiektu bati emateko ekitaldiaz ordeztuz.

Ekimenaren bidez bildutako dirua onkologia ikerketa proiektu batean erabiliko da. Zehazki, "Tresna molekularren arabera bularreko minbizia gainditu eta onik atera direnentzako nutrizioa zehatza: nutrigenetika, lipidomika eta mikrobiota". Itziar Tueros doktoreak gidatutako ikerketa, zeina AZTIko elikadura eta osasuneko koordinatzailea den.

Ekinenarekin bat egin eta lagundu nahi dutenek irailaren 27tik (astelehena) aurrera eman ahal izango dute izena, dortsala eta kamiseta jaso ahal izango dituzte martxaren kartelarekin seinaleztatutako edozein establezimendu laguntzailetan, ohiko merkataritza-ordutegiaren barruan. Aurtengoan 2.500 dortsal izango dira eta bi kamiseta neurri baino ez dira egongo (S eta XL), izakinak agortu arte.

Izene-eman eta dortsalak erosteko egun eta lekuak

Interesdunek irailaren 27tik urriaren 9ra bitartean ere eskuratu ahal izango dute, helbide honetan:

  • Azoka plazan, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara.
  • Orbe Kardinalaren plazan, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara.

Egun horretan, urriaren 17an, 12:30ean, Martxaren ekimenean bildutako dirua eman egingo zaio ikertzaileari Orbe Kardinalaren Plazan egingo den ekitaldi batean. Ekitaldi horretan edukiera mugatua izango da, unean uneko osasun-jarraibideei jarraituz. Bertan biltzen diren pertsonei opari bat emango zaie, izakinak amaitu arte.