Gaur ospatzen da Europako Hizkuntzen Eguna eta, horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak topaketa bat antolatu du adituekin. Zehazki, helburua izan da Euskararen egoeraz hausnartzea eta han egon dira hasiera emateko Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kiroleko foru-diputatuak.

Bertan Lorea Bilbao Ibarrak Europako Hizkuntzen Egunaren atarian gaudela, efemeride honek aldarrikatu eta ospatu nahi duena gogorarazi du; balioa eman behar zaio hizkuntza aniztasunari eta aniztasun hori zaindu eta babestu behar dela azaldu du "bi aldarrikapen egin gura ditugu, batetik hizkuntza aniztasuna errespetatu, bultzatu, kudeatu, Europa Batua eraikitzeko oinarri garratzitsua bezala hartuz, bestetik, euskarak, hizkuntza europarra izanik bere tokia behar duela gainontzeko hizkuntzen artean." Lorea Bilbaok adierazi du "Euskara Europako beste hizkuntzekiko osagarri dela, eta euskararekiko osagarri direla beste hizkuntzak ere.

Ekitaldian Itziar Elorzak, EHUko irakasleak hitzaldia eskaini du Europako hizkuntzen aniztasunaren inguruan eta aniztasun horretan euskarak duen lekuaren inguruan. Europako hizkuntza aniztasunen baitan Euskarak esparru ezberdinetan dituen erronkez hausnartzeko gainera, solasaldia egin da, eta bertan bost hizlarik hartu dute parte: Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren Foru diputatuak Ainara Basurko; Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko irakasle eta euskarak ingurune digitalean dituen erronketan espezializatua; Xabi Paya itzultzaile, gidoigilea, bertsolaria eta Getxoko Kultur Etxearen zuzendari-kudeatzailea, Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako presidentea eta, azkenik, Alex Sardui abeslariak.

Itziar Elorzak ikuspegi positibo batetik aurkeztu du euskararen egoera Europan, Europak euskarari printzipioen babesa eskaintzen diola adierazi du; hizkuntza eta kultura aniztasunaren babesa eta euskarak Europari, azken mendean egin duen biziberritze ibilbidea gainontzeko hizkuntzentzat erreferente bezala.

Ondoren, mahai-inguruan landutako gaia zera izan da: "Europako hizkuntza-aniztasunaren baitan, zer nahi duzu euskararentzat zure arloan? Zein dira erronkak?" Parte hartzaile bakoitzak jarritako gaia bere arlotik landu du topaketan: euskarak enpresei ematen dien balio erantsiaren ikuspegitik; teknologien garaian hizkuntza ez-hegemonikoek duten lekuaren ikuspegitik; Europan identitate jakin bat proiektatzeko euskarak eta oro har hizkuntzek duten estrategikotasunaren ikuspegitik; euskal kulturaren ikuspegitik; eta euskarazko sorkuntzaren ikuspegitik.

Ainara Basurko diputatuak euskarak enpresei ematen dion balio erantsia aipatu du, Basurkok azaldu duenez enpresentzako lehiakorrak izateko kudeaketa aurreratua izan behar dute, hizkuntzak zalantza barik kudeaketan integratu eta lehiakortasunerako ezinbesteko elementu dira. Mundu globalean enpresak egokitu beharra dute ez soilik herrietako arau eta legedira , baizik eta bertoko berezitasunetara ere bai, besteak beste hizkuntzetara. Enpresa ez da irla bat, gizartearen parte bat da eta erantzukizun soziala dauka. Ainara Basurkok adierazi duenez "marka eta irudia ematen du euskarak, kultur aniztasunaren kudeaketa egokiak talentua eskuratzea, inklusiboagoa izatea eta bezeroekin konexio hobeak lortzea ahalbideratzen dio. "

Maite Goñik berriz, ingurune digitalaz aritu da eta gai estrategikoa da azpimarratu du. "gai honen inguruko txosten argitaratu berri garrantzitsu bat daukagu: Euskara Ingurune digitalean: gomendioak 2021-2024" eta bertan jasotzen diren ardatz nagusiak, gomendioak eta ekintzak jarraitu beharreko bidea dira. Garrantzitsua da, besteak beste, edukiak eta azpiegiturak euskaraz edukitzea eta ikusgaitasuna eman behar zaie euskarazko garapenei eta zaintza digitala egin behar dugu. Gauza asko ditugu gure alde: komunitate txiki baino aktiboa eta administrazioen babesa"

Ana Urkizak bi lelo mahai gainean jarriz hasi du mahai ingurua: Europako Batasunak bere egindako leloa (united diversity) eta bestetik, herri bat hizkuntza bat ideia. Urkizak adierazi duenez "Europak nortasunaren indartzea du helburu eta nortasun hori indartzeko zer ekarpen egingo dugu? Nortasuna norbere burua definitzen duen kolektiboa da baina ez da aski, kolektibo horrek aitortza behar du. Euskaldunok luzaroan egon gara aitortza hori nork emango zain. Europari gu zer garen azaltzeko diskurtsoa finkatu egin behar dugu, ez dugulako."

Bukatzeko Alex Sardui Euskarazko sorkuntza ikuspegitik aritu da, "kantuak ez dira itzuli behar eta euskara heldu ahal da esparru berri askotara musikaren bidez eta beharbada ez gaude aprobetxatzen aukera hori. Musikaren bidez ez dago arazorik munduratzeko; unibertsala den musikarekin doalako. Euskarazko musika zubia da".

Bertan landutako gaien inguruan hausnarketak egiteko #EuropakoHizkuntzakBizkaia hastag-a sortu da eta irailaren 26ra arte irekita egongo da, jardunaldiko gonbidatuez gain, herritarrek ere Europako Hizkuntzen Egunaren harira dituzten iritzi eta proposamenak jaso ahal izateko. Ekitaldia ixteko musika emanaldia eskaini du Alex Sarduik, Kirmen Uriberen eta Eñaut Elorrietan letran eta poeman oinarritutako "Zure ahoan lore bat" abestia inter